Asier Aiestaran
Kazetaria

Arraun Lagunak garaile Bilbon, Orio 86 ehunenekora

Donostia Arraun Lagunak da Euskotren Ligako lehen liderra, Bilboko Bandera irabazi ondoren. Hori bai, donostiarrek larri lortu dute garaipena, 86 ehunenekora geratu baita Orio. Hirugarren postua Zumaia igo berriarentzat izan da.

Arraun Lagunak, garaipena ospatzen.
Arraun Lagunak, garaipena ospatzen. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Donostia Arraun Lagunak izan da garailea Euskotren Ligari hasiera eman dion VII. Bilboko Banderan. Donostiarrek larri-larri lortu dute garaipena erlojupekoan, 86 ehunenekora geratu baita Orio, bigarren sailkatua. Hirugarren postua Zumaia igo berriarentzat izan da.

Hain zuzen ere zumaiarrak izan dira lehen txandan denborarik onena markatu dutenak: 10:50:80. Hibaika, Astillero eta Hondarribia atzetik uztea lortu dute, eta ohorezko txandan gertatzen zenaren zain geratu dira.

Eta txanda nagusia emozioz betea izan da. Ziabogan Arraun Lagunakena zen denborarik onena, 5:21, baina ikusi da bere aurkari nagusia agian ez zela espero zen Tolosaldea izango, Orio gertuago zeukalako, hiru segundura baino ez.

Itzulerako luzean, oriotarrek sekulako lana egin dute eta irabazteko zorian ere egon dira, nahiz eta azkenean Arraun Lagunakek pronostikoak betetzea lortu duen: donostiarren denbora 10:42.48koa izan da, oriotarrena 10:43:34koa.

Azkenean, Zumaiak hirugarren postu bikaina eskuratu du, 36 ehunenekogatik Tolosaldeari aurrea hartzea lortu duelako. Hibaika izan da bosgarren, Astillero seigarren, Hondarribia zazpigarren eta Donostiarra zortzigarren.

«Pinganillotik atzetik gindoazela esaten ziguten eta dena eman behar izan dugu, horrelakoak izaten dira erlojupekoak. Baina konfiantza guztia nuen talde honengan eta banekien hau aurrera aterako genuela», ospatu du Xubane Uribarrena arraunlariak.

Izan den emozioari buruz hauxe gehitu du: «Uste dut Oriok aurtengo neguan egin duen lanari errespetu oso gutxi izan zaiola. Erakutsi digu lan oso ona egin beharko dugula irabazi nahi badugu».

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".