Azken urteoetan bezala, Sanferminetan biderkatu ohi diren eraso matxisten aurrean kalera atera dira ehunka emakume, guztiak goitik behera beltzez jantzita eta batzuk zuziak eskuetan, mezu garbia helarazteko, ikusarazteko, entzunarazteko: horrelakorik ez da onartuko eta autodefentsa feministaren bidez egingo zaie aurre.
Jaiaren zurrunbiloan «begirada lizunak» edota «piropo inbasiboak» egiten dituztenei zuzendu zaizkie, horiek Sanferminetan «normalizatu eta justifikatzen direlako nazkaturik gaudela» adieraziz. «Eta entzun, badakigu nazka amorru bilakatzen, eta amorruz autodefentsa feminista praktikatzen», erantsi dute.
«Kulpa, pena eta azalpenak bukatu dira», argi utzi dute partehartzaileek. «Matxirulo, bukatu da zure parranda, gaua eta kaleak gureak dira». «Feministok antolatuta gaude», ziurtatu dute, baita kalez kalez erakutsi ere.
Baratxurien Plazatik abiatuta, Alde Zaharreko zenbait kale zeharkatu dituzte beren aldarriak zabalduz. Oihuak eta batukadaren doinuak nahastu dira, Iruñean gauerdia iristear zelarik (23.00etan abiatu da mobilizazioa). ‘Erasotzaileak eta konplizeak go home’ zioen pankarta ere eskegi dute balkoi batetik, atzerritik jaiak pasatzera datozenek ere mezua barneratu dezaten.

Detienen a un hombre por la muerte de una mujer de 44 años en Arguedas

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

En libertad provisional el presidente del club de rugby de Igorre tras 137 denuncias

Doce menores, al hospital desde el aeropuerto de Loiu por una intoxicación alimentaria
