
ELAk eta LABek greba mugagabea deitu dute Lemoako Aldetu SA enpresan. Enpresa Batzordearen gehiengoa osatzen duten bi sindikatuek enpresari eta Konkurtso Administrazioari Enplegu Erregulazioko Espedientea kentzeko eskatu diete, langileen erdia baino gehiago kaleratzea eragozteko. Halaber, «benetako» bideragarritasun plan industrial bat galdegin dute, «lanpostuak eta lan baldintzak errespetatzeko».
Metalgintzako sektoreko enpresa da Aldetu SA, hain zuzen ere, automobilgintzan dabil. eta Lemoan dago. Iaztik hartzekodunen konkurtsoan dago, greba deitu duten sindikatuen arabera, «enpresako zuzendaritzaren kudeaketa negargarria dela eta». Salatu dutenez, ordutik beharginen egoerak okerrera egin du, besteak beste, «Konkurtso Administrazioaren pasibotasunagatik eta aholkulari berriek ez dutelako negozioa iraultzen jakin», lana egon badagoen arren.
Gaur egun, Aldetu likidazio fasean dago eta hura erosteko eskaintza egin du Mondragon Korporazioko Cikautxo S. Coop. enpresak. Hala ere, ELAk eta LABek deitoratu dute eskaintzak plantillaren erdia baino gehiago kaleratzea dakarrela eta lanpostua mantenduko duten beharginen lan baldintzek okerrera egitea eragingo duela.
Langileak horrelakorik onartzeko prest ez daudela eta, greba mugagabea egingo dute asteartetik aurrera.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
