
Emakumeen Giroko 3. etapak oso albiste onak utzi dizkigu Euskal Herrian. Ez da euskal txirrindulari baten garaipena iritsi, hori Lorena Wiebesi (SD Worx) dagokio, baina bai podiumera igotzeko aitzakia bat izan duela Laboral Kutxak. Izan ere, Usoa Ostolaza Mendiko lider berria da, Vezza D'Oglio eta Trento arteko 122 kilometroko hirugarren etapa ospatu ondoren.
Wiebesi dagokionez, indar handiarekin irabazi du sprintean Josie Nelson eta Lotte Kopeckyren aurretik. Helmugarako bi kilometroren faltan erorikoa egon da tropelan eta garaipena zortziko talde txiki batean jokatu da. Hori bai, Anna Henderson (Lidl-Trek) lider izaten jarraituko du eta aurreneko postuak berdin mantenduko dira.
26 urterekin, Giroan lortzen duen laugarren garaipena da Wiebesena. 13 daramatza 2025ean eta 106 bere ibilbidean.
Mendiako sailkapen nagusian, aldiz, aldaketa egon da. Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) zarauztarra da orain urdinez jantzitako txirrindularia. Etapa hasieran, Passo Tonale igotzen zen (HC, 17,9 km), 8,4 kilometrotik %6,1era, eta gipuzkoarrak erasoa jo du lehen postuan eskuratzeko gainean. Saria Mendiko podiumarekin iritsi da saioa bukatuta.
Etapan, eroriko batek Laura Tomasiren aukerak baztertu ditu. Sailkapen nagusian, Yuliia Biriukova 38. da, Usoa Ostolaza 46. eta Ane Santesteban 51.
«Egia esan, Giro hau ez da nahi genuen bezala hasi. Lehen etapa erlojupeko bat zen eta ez zen gure egunik onena izan. Eta atzoko etapan ezin izan genuen aurreko multzoan sartu. Egia da sekulako maila dagoela, aurreko 20-25 txirrindulari horiek munduko onenetarikoak dira. Orduan, gaurko helburu bezala jarri genuen Mendiko maillota lortzea, etapa hasieran Lehenengo Mailako mendate horrekin. Helburua lortuta, oso pozik gaude, Italiako Giroan podiuma igotzeko aukera izan dugulako. Oso berezia da sari hau eta asko gozatu dugu bai lasterketan zehar bai gero sari banaketan. Pozik gaude lortutako sariarekin, beraz, eta orain ilusioz beteta ekingo diogu hurrengo etapei», azpimarratu du Ostolazak etapa amaieran.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
