
Aimar Galdos txirrindulari ermuarrak lortu du aurtengo Euskaldun Txapelketako txapela hamahiru probatan zehar erakutsitako erregulartasunari esker. Lehiaketarik irabazi gabe geratu arren, 112 punturekin eta podiumeko postuak bi aldiz lortuta, alde handiarekin nagusitu da sailkapen nagusian. Bigarren postua Juan Pedro Lozano Navarrok (CJA) eskuratu du 49 punturekin eta bi garaipenekin. Sailkapeneko hirugarren postua, bigarrenaren puntu berdinekin, Jon Conejero LaconchaK (ELE) bereganatu du.
Euskaldun Txapelketa Hego Euskal Herriko lau herrialdetan jokatzen den kirol amateur mailako txirrindularitza lehia da, eta denboraldian zeharreko erregulartasuna eta kirolarien maila saritzen ditu. Aurten, Ataungo San Martín Probako atzerapenarekin, ETxFk amaitutzat eman du denboraldia, hamahiru lasterketa burututa.
Galdosek lider maillota jantzi zuen Zornotzako Gorlako Igoeraren ostean, eta hortik aurrera ez du bere gainetik kendu. Ondo baino hobeto gainditu du 2024ko apiriliean Espainiako Kopako Ontur Sari Nagusian izandako istripu larriaren ondorioz izan zuen lesioa –aldakako haustura–, osotasuna berreskuratzeko prozesu luze baten ostean. «Oso pozik nago Euskaldun Txapelketa honekin. Gainera, nondik nentorren aurreko urtetik ikusita», adierazi du. Erakutsitako sendotasunak eta etengabeko saiakerak erakutsi dute irabaztea ez dela beti helmugan besoak altxatzea, baizik eta etengabeko lana eta sendotasuna mantentzea.
Taldeka, Caja Rural-Aleak nagusitu da 74 punturekin, Euskadi Fundazioa bigarren (63 puntu) eta Eiser-Hirumet hirugarren (36 puntu).
Aurtengo Euskaldun Txapelketak maila goreneko norgehiagokak, hainbat garaile eta etaparik gogorrenetan ere liderraren sendotasuna utzi du agerian. Aimar Galdosek bere kirol ibilbidean mugarri berri bat ezarri du, txirrindularitzan pausuz pausu aurrera egiten jarraitzeko erakutsi duen grina eta indarra nabarmenduz. 21 urteko txirrindulariak adierazi duenez, bere denboraldia ez da hemen amaitzen eta «gogotsu» dago bigarren zatiari begira.
Emakumezkoen kategoria
Emakumezkoen Euskadi Txapelketak iraunaldi laburragoa izan zuen. Otsailaren 23an Errenterian hasi zen eta zazpi lasterketaren ostean, Sopelan eman zioten amaiera txapelketari. Maite Urteaga Sorazu (EULEN-NUUK) erregin bilakatu zen 33 punturekin. Hurbilago ezin, puntu berberekin Daria Fominak (VIPEQ TEAM) eskuratu zuen bigarren postua. eta podiumeko hirugarren koska berea egin zuen Ayala Serrano Mansok (CANTABRIA DEPORTE - RIO MIERA) 28 punturekin.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
