Azken urte luzeotan haurrek kirol eskaladan egiten dituzten jarduera harrigarriekin pixka bat ohitzen ari gara. Ez gehiegi, baina gero eta gehiago dira berri azpimarragarriak sortzen dituztenak. Veronica Chik dugu azkena. 9 urte baino ez ditu, baina gai izan da Olianan (Lleida) “Fish Eye” bidea (8c) kateatzeko. Maila hori egiten eskalatzaile goiztiarrena da. «Errekor» hori Théo Blass frantziarrak zuen: hamar urterekin “Souvenirs du pic” igo zuen.
Hong Kongeko eskalatzailea bost urterekin hasi zen eskalatzen, eta iaz hedabideen lehen lerrora heldu zen Txinan 8b+ zailtasuneko ibilbide bat kateatu ondoren. Orain, berriz, Olianan igoera historiko hori sinatu berri du. Aitarekin heldu zen eskalada eskola horretara, eta bi eskalatzaile zain zituen: Toni Arbones katalana eta David Gambus gasteiztarra.
Modu batera edo bestera esanda, bi eskalatzaileok haurraren zaintzaileak edo aholkulariak bihurtu dira. Txinara iaz eginiko bidaia batean, Arbonesek eta Gambusek Chikekin kointziditu zuten. Pribilegio hutsa izan zen; izan ere, haurrak kirol eskaladan duen gaitasuna bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten. Jakina, txundituta geratu ziren.
Harreman hori eten egin ordez, katalana eta arabarra saiatu dira hura sakontzen. Hartu-eman horiek indartzen joan dira, eta azkenean haurra konbentzitu dute Olianara bidaiatzeko eta, besteak beste, “Fish Eye” eskalatzeko. Hortaz gain, haurraren heziketa teknikoan buru belarri jardun dute. Chik-ek ontzat eman zuen “Fish Eye”-n ekinaldi bat egitea. Haurraren ezaugarriak ikusita, bide hori oso aproposa da flash eran saialdi bat egiteko. Izan ere, dituen 50 metroak erresistentzian oinarritzen dira; agian, luzeegia. Gogora dezagun, adibidez, Janja Garnbret gai izan zela ibilbide hori bistan eskalatzeko; estilo horretan egin zen munduko lehena. Ordurako, esloveniarra eskalatzaile zaildua zen; Chik-ek, aldiz, soilik 9 urte ditu. Halere, biek ala biek historia egin dute.
8c mailako bide horren sekuentzien eta pausuen berri jaso ondoren, Hong Kongeko protagonista eskalatzen hasi zen. Bideoan ikusten den bezala, ez dirudi buruhauste handirik izan zuenik “Fish Eye” flash eran egiteko. Eskalatzaileak, ordea, bestelako iritzia du: «50 metroko bide hori erronka oso handia zen; izan ere, ordura arte 30 metro baino gehiagoko marrarik ez nuen eskalatu. Erresistentzia luze horrekin arduratuta nengoen: soilik 9 urte ditut! Hain luzea denez, sokaren pisuarekin arazoak izan nituen, eta egoera horrek ez zidan eroso eskalatzen uzten. Zorionez, nire entrenatzaile Tonik eta Davidek egundoko lana egin dute nirekin; buruz eta sasoiez asko lagundu didate. Eskalada osoan lasai sentitu nintzen. Igoeran zehar ohiko atsedenak hartu nituen, eta, azkenean, nire helburua lortu nuen!».
Boulderra
Yannick Flohék ere protagonismoa izan berri du, baina boulderrean. Eskalatzaile alemaniarrak 8c mailako “Foundation´s edge” sinatu du flash eran. Jarduera horri esker, lehen espezialista bihurtu da 8c estilo horretan egiten.
Joan den asteburuan Chamonixen jokatutako Zailtasuneko Munduko Kopan parte hartu baino lehen Fionnayn (Suitza) geldialdia egin zuen “Foundation´s edge” flash eran probatzeko.
Eskalatzaile alemaniarrak une aproposenaren zain geratu zen eskalada historiko hori egiteko: «Aspalditik nekien estilo horretan saiatzeko bloke oso egokia dela. Pazientzia behar nuen, batez ere baldintza onenak lortzeko. Horiek iritsi baino lehen inguruko boulder asko eskalatu nituen. Baldintza bikainak heldu zirenerako, hatzen azala berreskuratuta nuen. Eta gehiegi pentsatu gabe, igotzen hasi nintzen. Banekien ezin nuela akatsik egin. Eta onartu behar dut eskalada perfektua egin nuela. Fisikoki eta mentalki bikain sentitu nintzen. Zalantzarik gabe inoiz egin dudan boulder gogorrena izan da».
Hori guztia bere sare sozialetan aipatu eta gero, Flohék ohiko hausnarketa egin du. Horrekin esan nahi dugu “Foundation´s edge”-k duen mailari buruz bi hitz egin dituela: «Zintzoa izan behar dut: berez ez da “benetako” 8c. Alabaina, orain arte inork ez dio boulder hori maila bat jaitsi, eta ziur naiz ere samurragoak diren 8c mailako proposamen gehiago daudela. Baina dakigunez, mailaren inguruko kontu hori nahasia da. Nik uste dut 8c samurra dela».
Diogun bezala, espezialista alemaniarrak historia idatzi du flash eran eginiko eskalada horrekin. Orain arte, Daniel Woods estatubatuarrak zuen ohore hori 8b+ mailako bloke batekin: “Entlinge”-rekin. 2011. urtean izan zen, eta, irakurtzen den bezala, hamalau urte igaro dira hurrengo urrats hori heldu den arte.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
