
Athleticek eta Eibarrek akordioa lortu dute Javi Marton aurrelaria armaginen taldean aritzeko. Futbolari nafarraren banakako zein taldekako arrakastek eragindako diru-sarrerez gain, Ibaiganek etorkizuneko salmenta baten, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukera baten aldagai ekonomikoak gordetzen ditu.
Ya está por aquí#BetiArmaginak⚔️ pic.twitter.com/afWtl3gP5P
— SD Eibar (@SDEibar) July 16, 2025
Kadete mailan Osasunaren harrobian sartu zen eta 17 urterekin lehen taldean debutatu zuen. 2017an, Martonek Realarekin sinatu zuen. Han denboraldi bat egin ondoren, Peña Sportera itzuli zen utzita, eta gol-gaitasuna nabarmendu zuen. Utzita jokatu ondoren, Realera itzuli zen bigarren talde txuri urdinean jokatzeko. 2023an Athleticekin sinatu zuen.
Martonek (26 urte), joan den denboraldian Albacete taldean utzita jokatu zuen txapelketaren bigarren zatian. Lau partida ofizial jokatu eta gol bat eginda utziko du Bilboko taldea, Europa League txapelketan San Mamesen Viktoria Plzeni 3-1 erdietsitako garaipenean lortutakoa. Bilbon eman zuen lehen denboraldian, Mirandesera atera zen maileguan. Denboraldi honetatik aurrera, Eibarren arituko da.
Erakunde zuri-gorriak eskerrak eman dizkio jokalariari «Lezaman egindako ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta arduragatik», eta «zorterik onena» opa dio, «bai etorkizun pertsonalean, bai profesionalean».

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
