
Udako pantailak odolez eta tentsioz zipriztintzeko asmoz, 90eko hamarkadaren amaierako slasher saga ezagunenetako bat itzuli da: ‘I Know What You Did Last Summer’ (‘Sé lo que hicisteis el último verano’, gazteleraz).
Saga honen reboot-aren –alegia, berrabiatzearen– atzean dagoen zinemagilea Jennifer Kaytin Robinson da. Aktore eta pertsonaia berriak izango dira, baina jatorrizko filmeko pertsonaia ezagunenetako batzuk ere itzuliko dira.
Bost lagunek nahi gabe auto-istripu hilgarri bat eragiten dutenean, haien inplikazioa ezkutatu eta ondorioei aurre egin beharrean isilpean mantentzeko ituna egiten dute. Urtebete geroago, iragana itzuli egingo da eta egia beldurgarri bati egin beharko diote aurre: pertsona misteriotsu batek badaki zer egin zuten uda hartan, eta zira baten atzean ezkutatuta eta kako hilgarri bat eskuan duela, mendeku hartzeko prest dago.
Lagunak banan-banan zelatatzen eta jazartzen dituzten bitartean, konturatzen dira antzeko zerbait lehenago ere gertatu dela. Horregatik, 1997ko Southporteko sarraski mitikotik bizirik atera ziren bi lagunengana joko dute laguntza eske.
90eko hamarkada eta slasherrak
‘Scream’ (1996) filmaren arrakastaren ondoren, ‘I Know What You Did Last Summer’ (1997) filmak slasher modernoaren gorakada indartu zuen eta 90eko hamarkadan nerabeentzako beldurrezko zinemaren berpizkundea ekarri zuen. Hamarkada osoa markatuko zuen formula bat finkatu zuen: gazteak, sekretu ilunak eta hiltzaile misteriotsu bat atzetik.
‘Scream’ filmeko gidoilari bera izan zen egilea, Kevin Williamson, eta horrek tonu fresko, azkar eta autoerreferentziala eman zion filmari, ikusentzule gaztearekin konektatzea lortu zuena. Jennifer Love Hewitt, Sarah Michelle Gellar, Ryan Phillippe eta Freddie Prinze Jr. aktore gazteak arrakastara eraman zituen eta MTV belaunaldiko ikur bihurtu ziren.
Arrakastaren eta leihatiletan bildutako diru-kopuru handiaren eraginez jarraipenak ekarri zituen eta 90eko hamarkadaren amaieran gazteentzako slasher motako filmen moda sendotu zuen.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

