Slasherren zahartzea
Ostiral honetan estreinatzen den ‘I Know What You Did Last Summer’ (‘Sé lo que hicisteis el último verano’, gazteleraz) filmak nerabezaroan hainbeste gozatzen nituen slasherren inguruan hausnartzeko tartea ireki dit.
Slasher bat beldurrezko filmen azpigenero bat da eta oinarri oso sinplea du: hiltzaile batek (normalean maskara edo aurpegia estalia duena) pertsona-talde jakin bati etengabe jazarpena egiten dio, tartean hilketa makabroak eginez. Azken urteotan, zorionez, joera aldatzen ari bada ere, kasu askotan estereotipoz eta klixez gainezka ageri ohi diren nerabeak izaten dira.
Zenbait kritikarik giallo film italiarrak eta beldur psikologikoko filmak aipatzen dituzte hasierako izenburu gisa, hala nola ‘Peeping Tom’ (1960) eta ‘Psycho’ (1960). Hala ere, urrezko aroa 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980-1990eko hamarkaden artean izan zuen. ‘Black Christmas’ (1974), ‘The Texas Chain Saw Massacre’ (1974), ‘Halloween’ (1978), ‘Friday the 13th’ (1980), ‘A Nightmare on Elm Street’ (1984), ‘Child's Play’ (1988), ‘Scream’ (1996) eta, jakina, ‘I Know What You Did Last Summer’ (1997) izenburu garrantzitsuak izan ziren generoan.
Baina, oro har, nola zahartu dira film hauek? Bada, nahiko gaizki.
Azpigeneroak, batzuetan, «final girl» delakoari (bizirik irauten duen neska gazte, argi eta bizkorrari) protagonismoa eman bazion ere, emakumezko pertsonaia gehienak biktima-klixe huts gisa irudikatzen zituzten, tentsioa sortzeko apaingarria besterik ez ziren. Gainera, emakumeek askotan doako biluztasun-eszenak pairatzen zituzten, eta hil aurreko unean beren sexualitatea nabarmentzen zen soilik; ikuspegia, beraz, erabat matxista, misoginoa eta erredukzionista zen.
Aniztasunik eza ere nabaria zen: protagonistak ia beti zuriak eta klase ertain-altukoak ziren, eta bestelako arraza edo orientazio sexualeko pertsonen presentzia ia antzemanezina.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

