
EH Bildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Sumar Mugimenduak 36ko altxamendu faxista gaitzesteko eta «errepublikar klabean prozesu herrikoi eta demokratiko bat abiarazteko» elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Gasteizko Katedral berriaren aurrean, Estatu kolpearen 89. urteurrenean, «Contra la impunidad franquista. Errepublika eraiki» lelopean. Ekitaldian bost alderdietako ordezkariek parte hartu dute, eta botere egiturak demokratizatzeko eta zigorgabetasunaren eta ustelkeriaren aurka egiteko izaera plurinazionaleko bloke historiko aurrerakoi bat eratzea eskatu dute.
Ildo horretan, blokeak «Estatua bere alor guztietan demokratizatzeko zeregina bere gain hartu behar duela» uste dute, Estatuaren errealitate plurinazionala aitortuz, gutxiengoak errespetatuz, herritarren askatasunak eta eskubideak bermatuz eta Estatu zein Europa mailako fronte antifaxista bat artikulatuz, herri-klaseentzat erabateko alternatiba demokratiko eta ilusionagarria sortuko duena.
Era berean, Arabako gizarteari dei egin diote «imajinario kolektiboan errotuta dauden gehiengoaren balioak elikatu eta babestu» ditzan, herritarren lanaren eta borroka sozial, sindikal eta politikoko hamarkaden bidez: «Berdintasuna, justizia, elkartasuna, feminismoa edo aniztasuna bezalako balioak, Araban eta Euskal Herri osoan gehiengo handia izateaz gain, antidotorik onenak dira eskuin muturrak maila globalean zein Estatu Espainiarrean antolatutako oldarraldiaren aurrean».
Izan ere, arratsaldeko kontzentrazioaren deitzaileek berretsi dutenez, «1978an ez zen erregimen frankistarekiko hausturarik izan, eta ez zen Estatuko erakunde eta botereen demokratizazio-prozesurik egon». Horrek, adierazi dutenez, «ustelkeria sistemikoa» utzi du oinordetzan.
Ildo horretan, gogora ekarri dute 36ko Estatu kolpearen, eta 40 urteko diktadura, jazarpen, eta askatasunik eta justiziarik ezaren osteko hamarkadetan ahanztura eta bidegabekeria nagusitu direla, eta gaur egun krimen horien zigorgabetasunak bere horretan dirauela.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
