
Kortezubiko alkate Karmele Enbeitak, udalbatza osoak eta Kortezubiko herriak, Busturialdeko alkateekin batera, omenaldi beroa egin diote 28 urtez herriko alkate izandako Jose Antonio Bastegieta Bengoetxea ‘Marko’ri. «Polifazetikoa, zabalkorra, sinpatikoa eta bere udalerriagaz eta gizarteagaz konpromeditua», adierazi dute.
Kortezubiko Udalak, bere ibilbidea goraipatuz eta esker ona adierazteko, omenaldi plaka bat emon dio eta udal frontoia hemendik aurrera Jose Antonio Bastegieta Bengoetxea ‘Marko’ frontoia deituko da.
«Markok mundu osora zabaldu dau Kortezubiko izena. Orain bidezkoa da bere herriak bere dedikazinoa eta lehialtasuna aitortzea. Egin daikegun gutxiena da. Berak badaki Kortezubin maite dogula eta izugarri baloratzen dogula alkate izan zan 28 urteetan egin eban lan guztia. Beti laguntzeko prest, herriaren alde eta herriarentzat lan egiteko prest. Marko, Kortezubi ez litzateke Kortezubi izango zu barik», nabarmendu du Karmele Enbeita Kortezubiko alkateak.
Gogoratu dutenez, bere lorpenen artean dago Erregistro Zibilaren Legeak haurren jaiolekutzat gurasoen etxea aitortzea, «berak ikusten ebalako ez zirala Kortezubin jaiotzen, Gurutzeta-Barakaldon baizik».
«‘Marko’k Kortezubi eta Santimamiñeko koba nazioarteko mapan jartzea lortu eban. Kortezubiko seme kutun egin eban Jose Migel Barandiaran. Aita Santuagaz egon zan, Berriotxoako Balentin santu bihurtzeko eskatuz eta Bizkaiko Zaindaria izateko proposatuz. Dalai Lamagaz eta Presidente eta ordezkari politiko askogaz be egon da. Guztiei itxi deutse Euskal Herriko aurkezpen txartela», goraipatu dute.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
