
Faxisten estatu kolpe militarretik 89 urte betetzen diren honetan, Athleticek eta Galesko Newport County futbol taldeak bat egin dute 1937ko haur euskaldunak oroitzeko. Athleticen kolore zuri-gorriak, ikurrinaren koloreak, memoria eta Euskal Herriko historia uztarturik, elastiko dotorea kaleratu du Newport Countyk. 2025/2026ko denboraldian jantziko dute galestarrek, bigarren ekipazio moduan.
Ostiral honetan eman dute horren berri bi taldeek «Euskal Herritarrek laguntza eskatu zutenean…Cymruk (Galesek) erantzun zuen» dioen bideo batekin. Bizkaiko txoko ezberdinetan grabatu dute bideo hunkigarria:
퐈퐧퐭퐫퐨퐝퐮퐜퐢퐧퐠 퐭퐡퐞 퐍퐞퐰퐩퐨퐫퐭 퐂퐨퐮퐧퐭퐲 ퟐퟎퟐퟓ-ퟐퟔ 퐀퐰퐚퐲 퐊퐢퐭 ⚪️
— Newport County AFC (@NewportCounty) July 18, 2025
Designed by @VX3apparel, Inspired by @AthleticClub and the memory of the Basque Children of '37#OneClubOneCounty #AthleticClub pic.twitter.com/zMBBiyteTo
«1937ko martxoaren 31n, Francisco Francoren zerbitzura zeuden hamar hegazkin faxistak Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten, bai eta ehunka herritar hil ere. Eraso horrek Bizkaian ia egunero bi hilabete baino gehiagoz luzatu zen aireko oldarraldi baten hasiera markatu zuen. Erasorik latzena Gernikan izan zen, herria ia erabat suntsitu eta ehunka bizitza errugabe kendu zituena. Ondorioz, ezinbestekoa gertatu zen erbesteratzea eta herrien arteko elkartasuna. Gales (Cymru, galeseraz) izan zen milaka haur euskaldun erbesteratu hartu zituen herrialdeetako bat», azaldu du Athleticek ekimenaren aurkezpenean.
Gerraren aurpegi gordinaren testuinguruan, galestarrek euskal herritarrei erakutsitako gizatasun eta eskuzabaltasun keinu hura da Newport County eta Athletic Cluben arteko lankidetza honen jatorria.
«Kirol harremana baino gehiago da ekimen hau. Galeseko herritarren harrera beroa omentzea du helburu, erbesteratuak izan ziren pertsona eta familien oroimena bizirik mantenduz», gaineratu du talde zuri-gorriak.
gbwls Athletic Club eta @NewportCounty 37ko Euskal Haurrei omenaldia egiteko elkartu dira.
— Athletic Club (@athletic_eus) July 18, 2025
Galesko taldeak Athleticen inspiratutako bigarren ekipazio zuri-gorria jantziko du, Cymru eta Euskal Herriaren arteko loturak nabarmenduz. #AthleticClub 女
Basque Boys FC
Nahiz eta talde galestarra izan, Swanseak edo Cardiff Cityk bezala, Ingalaterrako txapelketetan parte hartzen du Newport Countyk. Egun, laugarren mailan (League 2) jokatzen du, besteak beste, Cambridge United, Bristol Rovers edo Chesterfield taldeekin.
Nolanahi ere, 1937an Galesera erbesteratu ziren 236 haurretako 56 Caerleon herrian (Newportetik 8 kilometro ingurura) bizi izan ziren. Hortik jaio zen Basque Boys FC, hego Galesen hainbat partida jokatu zituen futbol taldea.
Garaipen jarraituek ospea eman zien tokiko hedabideetan, eta «euskal talde menderaezina» edo «euskal miraria» bezala izendatu zituzten.
Haien omenez, Galeseko taldeak elastiko zuri-gorri berria erabiliko du etxetik kanpo jokatuko dituzten partidetan. Kamisetak haur errefuxiatuen eta haien zaintzaileen izenak daramatza. Atzeko etiketak ekimenaren azalpena dauka, honako esaldi sinbolikoarekin hasten dena: «1937an, Euskal Herriak laguntza behar zuenean, Galesek erantzun zuen».
In 1937, 56 Basque children fleeing war found safety in Newport and a team with The Basque Boys F.C. ❤️
— Newport County AFC (@NewportCounty) July 18, 2025
Our 25-26 Away Shirt honours their story with every name woven into the fabric.
A bond remembered. A shirt that tells their story.#OneClubOneCounty #AthleticClub pic.twitter.com/slz8BGOjSZ
Etiketaren ondoan ikurrina eta Y Ddraig Goch (Galeseko bandera) ageri dira, «Children of '37» lelopean. Lepoan «37ko haurrak» mezua dauka, eta mahuken ertzak gorriz, zuriz eta berdez tindatuta daude.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
