Aroztegikoekin elkartasun taldeko kideak izan dira desfilearen abanderatuak.
Aroztegikoekin elkartasun taldeko kideak izan dira desfilearen abanderatuak. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Iturengo joaldunak izan dira desfileraren aurreko aldean.
Iturengo joaldunak izan dira desfileraren aurreko aldean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Baztango iraganeko lanak gogoratu dituzte orgetan.
Baztango iraganeko lanak gogoratu dituzte orgetan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Desfilean antzeztu duten eszenetako bat.
Desfilean antzeztu duten eszenetako bat. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Ezkontza antzeztu dute Amaiurko biztanleek.
Ezkontza antzeztu dute Amaiurko biztanleek. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Dantzariak desfilean.
Dantzariak desfilean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Desfilean izan den beste antzezpen bat.
Desfilean izan den beste antzezpen bat. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Elizondoko kaleetan barrena ibili da Baztandarren Biltzarraren desfilea.
Elizondoko kaleetan barrena ibili da Baztandarren Biltzarraren desfilea. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Ardien lanak eraman dituzte desfilera.
Ardien lanak eraman dituzte desfilera. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Lan tradizionalak berreskuratu dituzte desfilerako.
Lan tradizionalak berreskuratu dituzte desfilerako. (Jagoba MANTEROLA)
Arlausko harrobitik borden teilatuetarako erabiltzen zela harria gogoratu dute arraioztarrek.
Arlausko harrobitik borden teilatuetarako erabiltzen zela harria gogoratu dute arraioztarrek. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Garbiketa lanen komeriak ere izan dira desfilean.
Garbiketa lanen komeriak ere izan dira desfilean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Martxelo Diaz
Aktualitateko erredaktorea / Redactor de actualidad

Aroztegikoekin elkartasuna, Baztandarren Biltzarraren desfilearen buruan

Aroztegiko protestarengatik auzipeturiko zazpi baztandarrei elkartasuna adierazteko batzordeko kideek ireki dute igande honetan Elizondon Baztandarren Biltzarraren desfilea. «Baztandarren Biltzarrak bezala, guk auzolanean oinarritzen dugu gure jarduna», esan diote NAIZi.

Aroztegiko auziperatuei sostengua adierazteko taldeko kidek ireki dute Baztandarren Biltzarraren desfilea Elizondon.
Aroztegiko auziperatuei sostengua adierazteko taldeko kidek ireki dute Baztandarren Biltzarraren desfilea Elizondon. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Aroztegiko obren aurka aritzeagatik auzipetu dituzten zazpi baztandarrei elkartasuna eta sostengua adierazteko eraturiko taldea protagonista izan da igande honetan Elizondon ospatzen ari diren Baztandarren Biltzarrean. Elkartasun taldeko kideak desfilearen abanderatuak izan dira, 2008an Altsasuko gurasoak izan ziren bezala.

11.00etan puntuan abiatu da desfilea, Aroztegikoekin elkartasun taldeko hiru emakumek ikurrina eta Nafarroako eta Balleko banderak eramaten zituztelarik. Lepoan, elkartasunaren irudi bilakatu diren zapi horiak zituzten. Aurretik, soilik Iturengo joaldunak zituzten. Atzetik Baztango herri bakoitzak prestaturiko orgak. Desfilearen ibilbidearen zehar bi aldiz aldatu dituzte bandera eramaten zituzten pertsonak.

Elkartasun taldekoek desfilea hasteko minutu gutxi falta zirenean NAIZi azaldu diotenez, «guretzat ohore bat da hemen izatea, borroka ikustarazten duelako eta auzia salatzeko aukera ona delako».

Gogoratu dutenez, Iruñean maiatzean egin zen epaiketaren sententziaren zain daude. Bitartean, Aroztegiko lanak geldirik daude, proiektua bizirik badago ere.

«Baztandarren Biltzarra beti egin da auzolanean eta gure elkartasun komitea ere horrela jardun da, auzolanean eta herri boteretik. Behetik eta eskutik hartuta elkarrekin», nabarmendu dute batzordeko kideek.

Desfile ospatzen ari zen bitartean, Nafarroako Gobernuko ordezkariak Baztango Udaletxeko balkoian ziren.

Orgak eta musika

Baztandarren Biltzarrean orgek bailarako bizimodu tradizionala erakusten dute desfilean, eguneko ekitaldirik nabarmenena delarik, baina ez bakarra. Horrela, Almandozkoek erromatarren garaiko Belateko galtzada ekarri dute gogora, «herriak lanak nagusiek fama» lelopean. Gaurkotasunera ere ekarri daiteken gaia.

Amaiurrekoek ezkontza irudikatu dute, herrian duela 10 urte halakorik ez dela izan gogoratzeko. Anizkoen karroza 1605ean elizan izan zuten klase sozialen arteko gatazka ekarri dute gogora. Berroetakoek, berriz, 1930ean telefonoa heldu zen garaia berpiztu dute. Zigakoek 1950 eta 1960 hamarkadetako feriak eta ferianteak hartu dituzte gaitzat. Azpilkuetakoek udan egiten den lanak neguko fruitua dakarrela nabarmendu dute. Erratzuko karrozan Damak izan dira protagonista. Arizkundarrek artile lanak ekarri dituzte gogora. Oronozkoek erretako herriko etxea auzolanean konpontzeko izandako komeriak irudikatu dituzte. Arraiozen Arlausko harrobitik bordetako teilatuetarako harria ateratzen zela gogoratu dute. Iruritakoek ferrategia irudikatu dute. Gartzaindarrek ardi lana erakutsi dute eta lekaroztarrek espartzuaren garrantzia nabarmendu dute. Elbetekoek «Baztango urre gozoa» ekarri dute gogora, Baztanera 1920ko hamarkadan heldu zen kakaoa. Elizondokoek, berriz, eskolak eta elizak gaztelera sartzeko egindako lana salatu dute.

Guzti hauekin batera, dantza, fanfarre, gaitero, trikitixa eta abar luze batek alaitu ditu Elizondoko kaleak. Horien artean, aipagarria da Diablada Pillareña Ekuadorreko dantza. Konkista espainolaren garaian sortutakoa da, erlijio katolikoaren inposaketaren eta zapalketa kolonialaren aurrean indigenen errebeldia gisa.