Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua

Paperezko uzta berria: itzulerak eta memoriari bueltaka

Iraileko «itzulera literarioa» aberatsa aurreikusten: Bernardo Atxaga eta Laura Mintegi nobelagintzara itzuli dira; gertakari historikoak abiapuntu hartu duten lan dexente dago –Sarrionandia, Katixa Agirre...– eta neurri txikian handiak diren egileak, Eider Rodriguez kasu, lan berriak dakartzate

Mintegi, Atxaga, Sarrionandia, Agirre... nobedadeez lepo dator hurrengo denboraldial.
Mintegi, Atxaga, Sarrionandia, Agirre... nobedadeez lepo dator hurrengo denboraldial. (FOKU | FOKU)

Uda bero eta arraro honen eraginez, pentsa genezake panorama literarioaren aktibitatea lausotu egingo zela. Aitzitik, ikasturte berriaren «rentrée literarioari» begira –frantziar letretan hain errotuta dagoen kontzeptua gurea egingo dugu–, euskal letrak nobedadeez indartsu datozela egiaztatzeko aukera izan dugu.

Hauek dira gure argitaletxeek ‘kozinatu’ dituzten tituluak. Ez daude denak, noski, baina gosea pizteko moduko eskaintza aurreikusten da.

Bi hamarkada pasa direnean, nobela berri batekin dator Laura Mintegi, «Akabo» (Txalaparta)


«Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu hil, eta izozkailuan gorde  du». Horrela abiatzen da Laura Mintegiren nobela berria, ‘Akabo’ (Txalaparta, irailerako) izenekoa, azken nobela argitaratu zuenetik ia bi hamarkada pasa direnean. Umore puntu batekin, bikote harreman baten akabera kontatuko digu Oxford, Bartzelona eta Euskal Herrian barrena.

‘Enarak’ (Pamiela, urrian) Bernardo Atxagaren nobela berriaren izenburua da. Kronikak, artikuluen bildumak, saiakerak... emankorra izan da asteasuarra azken urteetan, baina aspaldian ez zuen nobela berririk esku artean. «Nobela honetan, narratzaileak izaki ‘inmaterialak’ dira, narratzeko modu oso berezia dutenak; baina edukia, giroa, oso gure mundukoak dira. Paisaiaren elementuak dira enarak, baina baita kontaerako gogoeta-euskarri ere, Pertsonai garrantzitsuena: pintore bat, antzerki eszenografoa izandakoa», argitaletxearen arabera.

Datozen beste nobela batzuk: Bernardo Atxagaren «Enarak» (Pamiela); Edorta Jimenezen «Aizkora eta gutunak» (Elkar); Harkaitz Canoren «Silueta»... eta oraindik izenik ez duten Katixa Agirreren nobela eta Eider Rodriguezen ipuin liburua

Egia esan, Iruñeko Pamiela argitaletxea indartsu dator itzulera literarioan: William Douglassen ‘Amerikanuak’ (Pamiela, urrirako) klasikoaren 50. urteurrena ospatzeaz gain, aurkikuntza bat dakar: ‘We hare plenty in here. Euzkadin eginak’ izenburua du Joseba Sarrionandiak osatu eta editatu duen liburua, Simon ‘Sam’ Ganarias bertsolari eta artzaiaren bizitza eta bertsoen inguruan. Haren biografia sinesgaitza berreraiki du iurretarrak, Manu Sotaren eskuizkribu batean aurkitu zuen sokatik tiraka. Ibarrangelu eta Elantxoberen arteko baserri batean jaio zen Gandarias XIX. mendearen amaieran eta Ameriketara joan zen gaztetan.

Pamielaren beste nobedadeen artean, Arantza Urretabizkaiaren ‘Zahartzaroaren maparen bila’ saiakera –gaurko zahartzaroari buruzko eztabaida bultzatzeko xedea omen du–, Unai Elorriagaren ‘Odola kantari’ –sorpresa bat gordetzen omen du liburuak, ‘Muñagorriren bertsoak’ bertso-sortaren egilea deskubritu omen du-eta– eta Imanol Murua Uriaren “Biba gorriac!” (urrirako hirurak), ‘Le Réveil Basque’, XIX mendean euskaraz jardun zen lehenengo aldizkariari buruzkoa.

Edorta Jimenez eleberri historiko batekin itzuliko da irailean: ‘Aizkora eta gutunak’ (Elkar) izenburua du eta, genero desberdinak konbinatuta –eleberri historikoa, kronika judiziala eta thrillerra–, 1828an, Bermeoko baserri batean, etxeko gizona aizkoraz hiltzeagatik atxilotutako ama-alabaren istorioa kontatu du. Garrotez euskal lurretan exekutaturiko emakume bakarrenetakoaren kronika da.  

William Douglassen «Amerikanuak» klasikoaren 50. urteurrena ospatzeaz gain, aurkikuntza bat dakar Pamielak: «We hare plenty in here. Euzkadin eginak» izenburua du Joseba Sarrionandiak osatu eta editatu duen liburua, Simon “Sam” Ganarias bertsolari eta artzaiari buruzkoa. 

Katixa Agirrek ez dio oraindik izenburu finkorik jarri azarorako, eta Elkarrekin ere, liburudendetan egon daitekeen bere hurrengo nobelari, baina Alava sareari buruzkoa izango dela badakigu. 36. gerraostean, espetxe eta kontzentrazio-zelai frankistetan zeuden euskal senideak bisitatu eta erbesteko abertzaleekin harremanetan jartzen zituzten emakumeen historia berreskuratu eta fikziora eraman du Katixa Agirrek.  

Kateriñe Letamendi tolosarraren istorioa berreskuratu dute, bestalde, Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola ilustratzaileak ‘Kateriñe Letamendi’ komikian (Erein, irailean). 36. gerran frankistengan egin zuen ihesaldia eskuizkribu batean bildu zituen eta orain bere bilobak, Maitena Illarramendik, gidoia idatzi du.

Eider Rodriguez formatu txikiko narrazioetan maisu da. Susarekin urrian aterako duen liburua sei ipuinez osatuko da. Kontatuko dituen istorioen artean: terapeutak bultzatuta, buruarekin konektatu behar duelakoan, hondartzara joan eta gizon bat ezagutuko duen emakumea edo Thailandian oporretan dela hanka apurtuko du emakume batek, baina ez da izango hautsiko zaion gauza bakarra...

Olatz Mitxelenak bigarren ipuin liburua aterako du Susak ere azaroan –etxea eta arroztasuna dira gai nagusiak– baina lehenago, urrian, ‘Esne-berriketan’ (Elkar) egongo da liburu-dendetan. Bertan Uxue Alberdik Begoña Durruty ilustratzailearekin batera, emakumeen istorioak erreskatatzen jarraituko du.

Eta feminismoari buruz aterako diren hainbat lanen artean Olatz Dañobeitiarena azpimarratuko genuke: ‘Sorginak, putak terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa’ (Txalaparta, urrian), zeren Euskal Herriko gatazka politiko-armatuan borrokatu diren emakume torturatuek pairatutako bortxa ikertuko du ikuspegi feministatik.
 
Jon Arretxek Touré pertsonaia alde batera utziko duela eta genero beltzeko elaberria aterako duela azaroan iragarri du Erein argitaletxeak. Irailean Lourdes Oñederraren ‘Azken batean’ –Elisa eta Elixabete ama-alaben arteko harreman konplexua islatzen du– eta Karlos Linazasororen ‘Düseldorfeko txibatoa’ aterako dituzte. Azken hau umore beltzez jositako Karl izeneko alemaniar jubilatu zorrotz baten eguneroko kronika omen da.  

Eta urrian aterako da ‘Silueta’ (Susa), Harkaitz Canoren  nobela berria. Hemen argitaletxearen aurrerapena: «Eraiki daiteke eleberri bat hura irakurri gabe, egin zaizkion kritika on eta txar, sutsu edo suntsitzaileen hariari segituz? Nobela kontatzeko, nobela bera kontatu beharrean, nobelari buruz argitaratu diren testuak eskainiko dizkigu idazleak liburu honetan: artikuluak, kritikak, komentarioak... Hogeita hamar bat kritika eta iruzkin, existitzen ez den liburu bati eginak. Horrela, iritzi sorta kaleidoskopiko eta kontrajarri horiek denak irakurrita, irakurlea izango da nobela osatzen joan beharko duena».

Eta azarorako aurreikusten du Susak ere Hedoi Etxarteren nobelaren argitalpena: aitaren heriotzaren dolua eta aita gaztetan nor izan zen jakiteko nahia daude liburu honetan, eta horrekin batera, bere garaiko militantziako kide eta lagunak ekarriko ditugu gogorra.

Azken gomendioak, oraingoz. Memoriaren hausnarketa dute ardatz ere Elkarrek kaleratuko dituen saiakera hauek: Edurne San Martinen eta Asier Ibaibarriagaren ’Txillarreko sukaldaria’ –Pello Rubio da protagonista, Egiguren eta Otegiren elkartaratze garrantzitsuak babestu zituena; liburuez gain, dokumentala prestatu dute egileek– eta Garbiñe Ubedaren ‘Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza’. Euskal komunikazioaren erreferente honek bere (eta geure) ibilbidea errepasatu egiten du.  

Elkarrek udazkena-negurako prestatu duen eskaintza zabalaren artean, hemen beste titulu batzuk: ‘Mirande, herri minez, ezin-minez’ (azarorako), Tene Mujikaren irabazlea –Mikel Sotok Mirande nazia, poeta, pederasta... ertz asko dituen pertsonaia dakar– eta Xabier Bersaluze Leturiaren ‘Koplarik kopla’ (azarorako).     


Abadesas, víctimas o no, y memoria viva

Respecto a la producción en castellano que preparan las editoriales vascas para la rentrée literaria de septiembre, ahí van solo algunos esbozos. Txalaparta anuncia para octubre ‘Víctimas SA’, del periodista catalán Àlex Romaguera, especializado en temas vinculados a la lucha de los derechos humanos y a la memoria histórica. Sobre este libro que es más que probable que levantará polémica, apunta la editorial de Tafalla, que «analiza el papel de la AVT y de plataformas como el Foro de Ermua, la Fundación DENAES o Voces contra el Terrorismo en la consolidación de un relato hegemónico que legitima la represión, invisibiliza otra violencias y alimenta el ascenso de discursos ultraconservadores».

Más ensayos... o mejor una «autobiografía o memoria interpretada», como dice la editorial Alberdania. Se refiere a ‘Retrovisor y bisturí’,  en el que Ramón Zallo, a sus 77 años, echa la mirada atrás a una vida y un país en el que ha participado activamente. Están la Universidad, los procesos de paz, las gentes con las que se ha encontrado en todo este tiempo... El libro saldrá en noviembre.

Respecto a ficción, en octubre estará en las librerías la nueva novela de productiva Toti Martínez de Lezea, quien siempre resulta un superventas. En ‘La abadesa’ (Erein) la historia arranca en el Bilbo de 1476, cuando el futuro rey Fernando el Católico, llega a la ciudad para jurar los fueros. Fernando se encapricha de la joven Toda de Larrea y la deja embarazada: la hija natural que nacería de esta relación es el personaje central de la novela, María Esperanza, convertida con el tiempo en la abadesa.