NAIZ

Igor Arrietak irabazi du Ordiziako Klasikoa eta UAE taldearentzat izan da podium osoa

Igor Arrieta nafarrak irabazi du Ordiziako Klasikoa, bere taldeki Del Tororekin batera helmugaratuz. UAE taldearentzat festa eguna izan da, Tomas Morgado portugaldarrak osatu baitu podima.

Igor Arrieta, Ordiziako Klasikoan lortutako garaipena ospatzen.
Igor Arrieta, Ordiziako Klasikoan lortutako garaipena ospatzen. (Jon URBE | FOKU)

Igor Arrieta txirrindulari nafarrak irabazi du ostiral honetan Ordiziako Klasikoaren 102. edizioa, azken mendatean erasoa jo eta Isaac del Toro taldekidearekin helmugaratu ostean. UAE Team Emirates taldearentzat festa eguna izan da, Tomas Morgado portugaldarrak osatu baitu podiuma.

Ohi bezala, lasterketa izen gutxiagoko txirrindularien hasierako erasoen artean igaro da, azken kilometroetan garaipena lortzeko hautagaien zerrenda murriztu dezakeen ihesaldi baten bila.

Ezin izan da taldea egin, eta tropeleko txirrindulari hegoafrikar onena, Stefan de Bod, bakarka saiatu da, konpainiarik gabe pedalei eragiten egutegi nazionaleko ibilbide bihurrian.

50 kilometro falta ziren De Bod harrapatu dutenean, eta talde ordena berrezarri dute. Iazko garailearen hutsunearekin zetorren UAE talde indartsua, Jan Christen suitzarra, baina Del Toro mexikarrarekin eta munduko talde onenaren garaipen irrikarekin, ez zegoen opariak egiteko moduan.

Arabiar Emirerri Batuetako taldeak Samuele Zoccarato italiarrari bere une loriatsua izaten utzi dio, baina argi zegoen Poltiko txirrindulariak ez zuela aukerarik izango Ordiziako helmugan bakarrik egoteko, lasterketa ongi bideratuta baitzegoen.

30 kilometro falta zirenean harrapatu dute eta orduan bai, ez zegoen inor oparirik egiteko. UAEk izan ditu, noski, kartarik onenak, Abaltzisketako azken igoeran erakutsi duen bezala. Bost aldiz igaro dira handik eta Igor Arrietak eraso egin du, hasiera batean Del Tororako bidea berdintzeko.

Simon Carrek bakarrik jarraitu ahal izan dio, 2020ko irabazleak, Del Toro suziri baten moduan iritsi den arte, eta oharkabean lasterketaren buru jarri da eta bakarrik igo du azken mendatea.

Del Toro, aurten Austriako Itzulia irabazi eta Italiako Giroan bigarren izan denak, Arrietaren zain egonda jaitsieran, elkarrekin kokatu dira helmugan eta nafarrak zentimetro batzuengatik, eta mexikarrak lehiatu gabe, bere lasterketa laburreko garaipenik garrantzitsuena lortu zuen.