
Hernaniko frontoian eta inguruetan hainbat pintada egin dituzte azken orduetan, Ertzaintza eta Lakuako Gobernuko Segurtasun sailburua den Bingen Zupiria jomugan jarrita. Mezuetan gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako adierazpenak daude, tartean «Vicente Zupiria, txakurraren jabia», «mejor muertos», «ACAB» edo «Zipaio» bezalako esaldiak. Frontoiko pintadetan, ikur naziak eta Daviden izarra marraztu dituzte.
Ertzaintzak goizean bertan jaso du abisua, eta ikerketa abiatu du. Oraingoz ez da inor identifikatu, eta zehaztu dute pintadak gauerdia eta goizaldearen artean egin zirela.
Ez da lehen aldia Zupiriaren aurkako pintadak egiten direla. Aurreko urtean, Lakuako Segurtasun sailburu izendatu zutenean, Hernanin bertan antzeko pintadak agertu ziren.
Erreakzio politikoak
Hernaniko alkate Xabier Lertxundik (EH Bildu), gertatutakoa salatu eta «indarkeriarik gabeko eremu demokratikoa» defendatu du.
Pintada hauek agertu dira gaur. Ezabatzeko agindua eman dugu. Argi adierazi nahi dut horrelakoek ez daukatela lekurik gure herrian. Zuzenean adierazi diot gure elkartasuna Zupiria sailburuari. Udal talde politiko guztiei honen kontrako adierazpen-proposamena luzatu diet. pic.twitter.com/9EEtgs2WEI
— Xabier Lertxundi Asteasuinzarra (@xabilertxundi) July 26, 2025
Lertxundik zabaldutakoa Hernaniko Udalaren webgunean talde politiko guztiek –EH Bildu, EAJ, PSE eta Orain Hernani– adostutako adierazpen instituzionalarekin bat dator: «Halako ekintzak onartezinak dira eta ez daukate tokirik gure udalerrian; bertan mehatxu egin zaien pertsonei elkartasuna eta babesa adierazten diegu; halakoetan egin ohi den moduan, pintaketa horiek berehala ezabatzeko agindua eman diegu udal zerbitzuei».
Gipuzkoako Buru Batzarreko kide Imanol Lasak, bere aldetik, pintada hauekin «marra gorria» gurutzatu dela adierazi du.
Hay discursos que agitan.
— Imanol Lasa Zeberio (@ImanolLasa) July 26, 2025
Hay silencios que avalan.
Hay declaraciones que blanquean la violencia.
Y hay actos que marcan un límite.
Hoy, en Hernani, se ha cruzado otra línea roja: la del odio, la de la amenaza y la del miedo.
Eso no se justifica. Se condena. Sin matices.
Gertakariak azken hilabeteetan zenbait herritan Ertzaintzaren eta gazteen artean izandako tentsioen testuinguruan gertatu dira. Hernanin, Beasainen, Azpeitian edo Gasteizen poliziaren bortizkeria salatu dute gazte eragile zein EH Bilduk eta tentsio horiek Segurtasun Sailaren barne politika erdigunean jarri dute.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
