
Josu Mujika Aiestaran Poliziak Madril hil zuela 50 urte betetzen dira asteazken honetan, horregatik, Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Legazpin, ‘Inpunitatearen aurrean, egia judiziala’ lelopean. Egiaren eta justiziaren bidean lanean jarraitzeko deia egin dute: «Lanean jarraitu behar dugu hainbeste min eragin digun zigorgabetasunaren horma eraisteko».
«Egia ukatu ziguten» esan dute gordinki, eta gehitu kasu askotan, ezkutatu baino «bertsio ofizialekin kutsatuta» egon dela egia hori. Josu Mujika legazpiarraren kasuan, hiru bertsio ofizial ere sortu zituztela bere hilketa justifikatzeko gehitu dute, «suizidioa izan zela, aurrez aurreko batean hil zela, heriotza naturala izan zela. Gaia hain da perbertsoa etikoki, hausnarketa sakon bat eginarazi beharko ligukeela». Besteak beste, Sekretu Ofizialen Legearen babespean gertatutakoa argitzeko aukera oro zapuztua izan zela adierazi dute, eta Justiziak ere ez zuela inoiz beraien «aldaba jo», ezikusiarena egin zutela.
Hala ere, azken urteetan emandako aurrera urratsak txalotu dituzte: «Zorionez, Hego Euskal Herrian, aitortzarako legeak abiarazi dira, jasandako biktimizazioak eta egoera horien inguruko zirkunstantziei heltzen dietenak, prozesu administratibo estrajudizial baten bidez, egia ezarriz. Egun, Ertzaintzaren, Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren, eskuin-muturreko taldeen eta talde parapolizialen jardunen ondoriozko 500 biktima baino gehiago ditugu ofizialki aitortuta».
Pairatutako indarkeriaren jatorriaren arabera «diskriminazio nabarmena» jasotzen dutela azaldu du Egiari Zorrek eta zenbait adibide zerrendatu dituzte: Ez dago Estatuaren biktimak oroitzeko egunik, ez dago Estatuaren biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilurik Lakuarekin loturik, ezta Estatuaren indarkeria jasaten dugunak babesteko Dekreturik ere… Eta gogoratu dute duela bi aste Josu Mujikaren ustezko hiltzaileetako batek, Mikel Lejarzak, publikoki adierazi zuela «egindakoa berriro ere egingo lukeela», «bizitzeko eskubidearen urraketaren apologia esplizitua da hori», ohartarazi dute.
Egia judizialerako bidean
Egiari Zorrek azaldu du Mujikaren heriotzaren egileak «ezagunak» izanik ere ez dutela inolako ondoriorik jaso: «Hori da gure aurka eta gure senideen aurka egindako krimenen aurrean Espainiako Estatuak aplikatutako justizia-ereduak ahalbidetu du krimen horiek gertatzea ez ezik, hamarkadaz hamarkada betikotzea ere».
Bestalde, Mujika Aiestaran familiaren «ausardia» nabarmendu dute, Giza Eskubideen Behatokiarekin batera kereila aurkeztu duelako Mujikaren hilketaren erantzuleen aurka, espainiar Estatuaren Memoria Demokratikoaren Legearen bitartez, kasu honi dagokion egia judiziala lortze aldera. Eta gaineratu dute atzo jakin zutela kereila onartu dutela eta aurrera doala, «eta kondena bat ezarriz gero, auzibidea irekiko luke Andoni Campillo, Jon Paredes eta Moncho Reboirasen kasuetarako».
«Gure aurkako krimenen erantzuleak espetxera bidaltzea ez da, inondik inora ere, gure ustez konponbidea, ezta gure jardunaren helburua ere. Baina gauza bat da gure asmoa ez izatea inor espetxeratzea, eta beste bat da gure Egia jakiteko eskubideari de facto uko egitea; eta Egia Judiziala ere sartzen da hor, ustezko Zuzenbide Estatu batean pisua duen», argitu zuen Egiari Zorrek.
Bizikidetza demokratikorako urratsak
Eta gatazkaren ondorio guztiak konpondu eta gaindituko dituen «bizikidetza demokratikoko egoera» bat lortzeko lan egin behar dela adierazi zien, «eta gizaki garen aldetik, gure betebehar morala da horrelako gertaerak sekula ere ez direla errepikatuko bermatzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezar daitezen bultzatzea».
«Egiaren potentzialaz» mintzatu dira jarraian, eta batetik, eragindako biktimazioaren errekonozimendu edo aitortza eta erantzukizunak onartzea eskatu dute. Eta bestetik, Estatuaren aparatuetatik zigorgabetasun osoz giza eskubideak urratzea ahalbidetu duen egitura agerian jartzea.
«Zalantzarik gabe, etorkizunari begirako kontua da hori, bizikidetza demokratikoaren esparruan, eta zutabe sendoak behar ditu, Estatuko botereek bultzatu, egin, babestu edo finantzatutako krimenak itzalpean gorde ezin dituen gizarte baten oinarri izan daitezen», esanez itxi dute ekitaldia.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
