Iragarpen goiztiarrak
Oraindik hilabete asko falta diren arren, eta harrigarria badirudi ere, 2026ko Oscar sarietarako lehen apustuak zabaltzen hasi dira jada AEBtako zenbait webgune eta komunikabideen artean.
Hasteko, deigarria eta pozgarria da zerrendetan lau emakume zuzendari agertzea: Celine Songek, ‘Past Lives’ film zoragarriaren egilea, ‘Materialists’ izeneko lana estreinatuko du. Komedia erromantiko bat izango da, Pedro Pascal, Dakota Johnson eta Chris Evans protagonista dituena. Abuztuaren 14an iritsiko da Hego Euskal Herriko aretoetara.
‘Nomadland’ film berezia zuzendu zuen Chloé Zhao-ren izena ere ageri da: ‘Hamnet’ drama historikoa zuzendu du, Agnes (Jessie Buckley) eta William Shakespeare (Paul Mescal) senar-emazteen ingurukoa.
Netflixek, berriz, Kathryn Bigelow-en lan berria ekoitzi du: ‘A House of Dynamite’ Rebecca Ferguson eta Idris Elba protagonista dituen filma.
‘Die, My Love’ aldiz, Lynne Ramsay zinegilearen proposamen berria izango da. Jennifer Lawrence eta Robert Pattinson dira protagonistak, eta Martin Scorsese da ekoizlea.
Zerrendetan ageri diren gainerako lanak hauek dira, besteak beste: ’One Battle After Another’ (Paul Thomas Anderson), ‘Marty Supreme’ (Joshua Safdie), ‘Sentimental Value’ (Joachim Trier), ‘After the Hunt’ (Luca Guadagnino), ‘Sinners’ (Ryan Coogler) eta ‘Un simple acciden’ (Jafar Panahi ).

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

