NAIZ

Markel Belokik palmaresa estreinatu du, Alsaziako hirugarren etapa irabazi eta lider jarrita

Gasteiztarrak helmugarako 4,3 kilometroren faltan egin du ihes, azken igoeran, eta bakarka iritsi da Tadej Pocagarrek 2020an bere lehenengo Tourra irabazi zuen toki berera.Sailkapen nagusian 26 segundora du Kamiel Eeman eta 33ra Santiago Umba.

Markel Beloki, pozarren podiumean.
Markel Beloki, pozarren podiumean. (CSD)

Albiste bikainak datozkigu Alsaziatik. Bertako Tourrean txirrindulari euskaldun baten protagonismoa izan dugu ostial honetan: Markel Belokik (EFEducation First) hirugarren etapa irabazi du bakarka La Planche des Belles Fileseko helmugan eta, gainera, 19 urteko gaztea lider ipini da bi jardunaldi falta direnean. Profesionaletan lortzen duen lehen garaipena da.

Gasteiztarrak helmugarako 4,3 kilometroren faltan egin du ihes, azken igoeran, eta bakarka iritsi da Tadej Pocagarrek 2020an bere lehenengo Tourra irabazi zuen toki berera. Bigarren sailkatua izan den Santiago Umbari (Astana) 19 segundo aldea atera dio Belolik. Kolonbiarrarekin batera Kamiel Eeman (Lotto) belgikarra eta Axel Mariault (CIC) frantsesa helmugaratu dira.

Emaitza honi esker, Markel Beloki Alsaziako Tourreko lider berria da, 6:30:55 denborarekin. Kamiel Eeman bigarren sailkatua da, 26 segundora, eta Santiago Umba, hirugarren, 33ra. Ez hori bakarrik, Joseba Beloki txirrindulari ohiaren semea gazteen maillotaren jabea ere bada, eta baita lehiakortasunarenarena ere.

Austrian lehenengo 20en artean sailkatzetik iritsi da Beloki Alsaziako Toourrera eta orain lider berria da gasteiztarra. Hori dena aurtengo denboraldian ordu asko errepidetik kanpo utzi duen mononukleosia behin gaindiduta eta World Tourrean egiten duen 23 urtez azpiko bigarren urtean.