
Arraun Lagunak izan da Lekeition jokatu den 14. Euskotren Banderaren irabazlea. Hori bai, Orio, lehen txandako onena, 66 ehunenekora gelditu da. Zazpigarren garaipena da donostiarrentzat eta sailkapen nagusiko lidertza indartu egin dute.
Lehen txandan Oriok erlojuaren aurka jardun behar izan du. Bezperan bosgarren amaitu zuenez, lehen txandan arraun egitea egokitu zaio, eta hasieratik ikusi da hiru txandakideak baino koska bat edo bi gorago dagoela. Ziabogan aldeak 10 segundo ingurukoak ziren eta helmugan ia 20ra zabaldu ditu, estropada oso erregularra eginda.
Gauzak horrela, emozioa atzean egon da. Hibaika, Donostiarra eta Hondarribia pare-parean ibili dira estropada ia guztian. Hasieran Hondarribia izan da apur bat atzean geratu dena, eta bien bitartean Hibaika eta Donostiarra borroka bizian ikusi ditugu. Une batean epaileak ere sartu behar izan du donostiarrak bere kalera bidaltzera.
Azken txanpara hiru ontziak pare-parean iritsi dira. Aukera oso ona zen Donostiarrarentzat, Hondarribiari gutxienez bi puntutxo ateratzeko, Hibaika tartean sartuta, baina azkenean berdeek aurrea hartu diete Errenteriakoei eta puntu bakarra jan dio sailkapen nagusian Donostiarrak Hondarribiari.
Ohorezko txandan, ohi duen legez, Arraun Lagunak hasieratik tartea irekitzera joan da, eta gaur ere lortu duela esan daiteke. Ziabogan sei segundo ateratzen zizkion Tolosaldeari. Hala ere, bigarren luzean, tartea ez du gehiago ireki eta une batean epaileak bandera ere altxa dio Donostiako ontziari, bere kalera itzultzeko eskatuz.
Ikusten zen txandako garaipena donostiarrena izango zela, baina Orioren denbora hobetzea beste kontu bat zen. Oriotarren erreferentzia 10:53.62koa zen eta video-finisha errepasatu behar izan dute epaileek Arraun Lagunakek 66 ehuneneko gutxiago behar izan dituela ziurtatzeko: 10:52.96.
Poz galanta donostiarrentzat, baina ospakizuna arraroa izan da. Garaipena ziurtatzeko zain zeudela Xubane Uribarrenak ondoez bat izan du eta Gurutze Gorriko langileek artatu behar izan dute. Azkenean ez da arazorik izan eta gustora asko bandera astindu dute donostiarrek.
XIV. EUSKOTREN BANDERA
1. Arraun Lagunak 10:52.96
2. Orio 10:53.62
3. Tolosaldea 11:02.98
4. Zumaia 11:07.60
5. Donostiarra 11:11.42
6. Hondarribia 11:13.18
7. Hibaika 11:13.38
8. Astillero 11:16.24
NAGUSIA
1. Arraun Lagunak 73 puntu
2. Orio 68 p.
3. Tolosaldea 63 p.
4. Zumaia 38 p.
5. Hibaika 34 p.
6. Astillero 32 p.
7. Hondarribia 28 p.
8. Donostiarra 24 p.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

