
Berangoko Udalak (EAJ-PSE) astelehenean, jaieguna Berangon, martxan jarri zuen Lantzarteko aparkalekua eraikitzeko obra lanak lehen zuhaitz mozketarekin. Azaldu dutenez, Viconsa enpresako makinak sartu ziren Lantzarteko berdegunean zuhaitzen mozketarekin hasteko.
Haatik, Lantzarte Bizirik plataformako kideak auzokideekin batera bertaratu ziren eta obrak geldiaraztea lortu zuten. Salatu dutenez, Udalak ez ditu kontuan hartu aurkeztutako alegazio administratiboak. Gainera, uztailean beste errekurtso bat aurkeztu zuten Berangoko Udalean, egitasmoaren kautelazko geldiarazpena eskatzen zuena.
El ayuntamiento de Berango quiere destruir el pulmón verde del barrio de Lantzarte para construir un parking.
— Sukar Horia (@HoriaSukar) August 4, 2025
Hoy, en el día festivo del municipo, han empezado las obras, pero el vecindario ha traspasado las vallas y parado las obras.
Ánimo!
Más parques y menos parkings! pic.twitter.com/LIDKtEdNXq
Udalaren xedea da 90 lekutako aparkaleku bat eraikitzea Lantzarten, baina plataformak ohartarazi duenez, proiektuak «asfaltopean itoko lituzke 2.500 m2-ko berdegunea, autoaren erabilera gehiago sustatuz».
Jauzi Ekosozialetik gogorarazi dutenez, azken urteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan isuri gehien sortu zituen sektoreak garraioa izan da. Ondorioz, «autoaren erabilera sustatuz klima larrialdia are gehiago areagotzen dela» gaitzetsi dute.
Bestalde, elkarteak ezagutarazi du Ertzaintzarekin eta Ingurumen Zerbitzuarekin harremanetan jarri dela, Lantzarteko berdegunean babestutako espezieak existitzen direlako, besteak beste, gorostia.
Egitasmoaren aurka mobilizatzen jarraituko dutela berretsi dute Lantzarte Bizirik plataformatik. Horretarako, asteazkenean, arratsaldeko 20.00etan manifestazioa egingo dute Berangoko metro geltokitik abiatuta.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
