
Algortako Portu Zaharreko jaiak lau egunez luzatuko dira, larunbata honetan hasi (abuztuak 9) eta datorren asteartera arte (abuztuak 12). Txupinazoa eguerdiko 12.00etan izango da eta kuadrillak Kasino Plazatik Portu Zaharreraino jaitsiko dira, Ku-Klux fanfarriak girotuta. Arratsaldean, DJ emanaldia izango da txosnetan, buruhaundi eta txistularien jaitsiera, sardina-jana eta Txo panpinaren kokapena jai batzordearen txosnan. Gauean, kontzertuak izango dira Portu Zaharreko plazan eta agertoki nagusian Gazte Txosnaren eskutik.
Lau egunetan zehar, adin eta gustu guztientzako ekitaldiak antolatu dira, hala nola umeentzako parkeak, kantu poteoa, kuadrilla txapelketako frogak, umeentzako zinema, herriko taldeen kontzertuak, kukaña lehiaketa, zezen-suzkoa…
Azken egunean (asteartea 12) marmitako eguna ospatuko dute eta auzotarrei arrantzale arroparekin ateratzeko deia egin diete. Goiz guztian zehar marmitako kazuelak prestatuko dituzte eta arratsaldean lehiaketaren sari banaketa eta bertso emanaldia izango dira. Gauean, kuadrilla lehiaketaren sari banaketa egingo dute eta ondoren, erromeria hasiko da Orekka taldearekin. Goizaldeko 6.00etan emango diete amaiera aurtengo jaiei txo panpinaren erretzearekin eta jaien amaierako trakarekin.
Ostalaritza-establezimenduek ordu eta erdiz luzatu ahal izango dute ixteko ordutegia abuztuaren 9tik 12ra eta, txosnei dagokionean, bost egongo dira zabalik jai-gunean, baita batzordearena ere.
Metro zerbitzuari dagokionean, ostiral, larunbat eta jai bezperetan zerbitzua izango da gau osoan zehar. Gaueko zerbitzurik ez dagoen jaiegunetan, hala ere, gaueko bus-zerbitzua izango da 45 minuturo, gaueko 23.00etatik 6.30etara, herritarrei etxera modu seguruan iristen laguntzeko.
Getxoko beste jaietan bezala, Portu Zaharrean ere arreta zuzena emateko eta sentsibilizatzeko gune morea egongo da zabalik jaietako lau gauetan, Getxo Arraun txosnaren atzean, ondartzako lehenengo arrapalan. Gune moreetan dauden profesionalekin harremanetan jartzeko aukera ere izango da, 747 407 311 telefono zenbakira deituta.
Informazio honen babesleak: Cross Cafeteria, Iñaki Bitxitegia, Gaurko moda.

Amurrion, San Roke jaiak asteartetik aurrera
Amurrion ere jai ekitaldiak izango dira asteburu honetan, nahiz eta San Roke jaietako txupinazo ofiziala datorren asteartean botako duten (abuztuak 12). Horrela, gastronomiari eskainitako asteburua izango da, larunbatean (abuztuak 9) paella lehiaketa ospatuko baitute, eta igandean (abuztuak 10) marmitako lehiaketa. Larunbat gauean musika ez da faltako, La Txama, Biziraun erromeria eta Desi eta Presi DJaren emanaldiekin.
Esan bezala, jaietako hasiera ofiziala astearte arratsaldean izango da eta herriko talde desberdinen artean prestatutako jai egitaraua sei egunez luzatuko da, hurrengo igandera arte (abuztuak 17). Pregoia irakurtzeko ardura izango dutenak San Antonen Lagunen Kofradiako kideak izango dira, urte asko daramatzatelako Amurrioko kultura eta jai ekitaldietan laguntzen. Txupinazoa bota ondoren, Iguarrakoren jaitsera egingo da eta kuadrillen kalejirari emango zaio hasiera. Gauean musika emanaldi ugari daude iragarrita, besteak beste Etxebarria aita-seme trikitilariak, Oxabi Erromeria eta DJak.
Igandera bitartean, adin eta gustu guztientzako jai ekitaldiak izango dira, besteak beste, haurrentzako jolasak eta tailerrak, apar-festa, buruhaundiak, kirol lehiaketak, kale antzerkia, dantzariak, zezen-suzkoa, triki-poteoa, kuadrillen bazkaria, odoloste-jana edota ganadu erakusketa.
Musika emanaldiei dagokionez, aurten talde ezagun asko bilduko dira Amurrioko jaietan, horien artean: Tanxugueiras, Dupla, Txapela Brava, Beranduegi eta Zutik erromeriak…
Informazio honen babesleak: Amurrioko Udala, Bideko restaurante.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
