Altzeak zuzenean
Milaka urtez, altzeek ibaiak zeharkatu dituzte, urtzen ari diren basoetako ibaien artetik nabigatu, eta isil-isilik jarraitu dute Suediako iparraldeko udako larreetarako bide zaharretan barrena. Azken urteotan, ordea, milioika ikuslek jarraitu dute suediar telebistan euren migrazioa: altzeen migrazioa fenomeno bilakatu da Suedian.
Lerroburu horri ñabardurak falta zaiola pentsatuko duzu agian, baina guztiz benetakoa da.
Udaberriro, ehunka altze Ångerman ibaia gurutzatzen dute Suedian, Stockholmetik 300 kilometrora, udako larreetarako migrazioan. Bada, 2019az geroztik, fenomeno natural hori telebistako arrakasta bihurtu da: ‘Den stora älgvandringen’ (‘Altzeen migrazio handia’) saioari esker, SVT kanal nazionalak zuzenean transmititzen baitu 20 egunez migrazioa. 30 kamera baino gehiago erabiltzen dira ibilbidearen une bakoitza harrapatzeko.
Milioika ikusle pantailari itsatsita daude, 24 orduko zuzeneko transmisio bat ikusteko; ez telesail baten amaiera zirraragarria ikusteko, ezta kirol-ekitaldi handi batekin zoratzeko ere, baizik eta natura eta animaliak protagonista dituen zuzeneko bat ikusteko.
2024an, bederatzi milioi ikusle izatera iritsi zen. Naturaren erritmoarekin konektatzen duen slow TV edo telebista geldoaren formatuak, antza denez, eskaintzen duen lasaitasun hipnotikoak harrapatu egiten ditu ikusleak.
Posible ikusten duzue antzeko zerbait Euskal Herrian? Funtzionatuko al luke?

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

