‘Never Alone’ (‘Nunca más’) Klaus Haro zinemagile finlandiarraren film berria. Benetako gertaeretan oinarrituta, Helsinkira eramango gaitu 1942. urtera, Bigarren Mundu Gerraren erdira, istorio ezezagun bat kontatzeko.
Finlandiak Alemania naziarekin aliantza arriskutsua duen bitartean, gizon bakar batek egingo dio aurre sistemari: Abraham Stiller enpresaburu juduak. Bizitza arriskuan jarriko du, Finlandiako segurtasun-zerbitzuek Gestapori errefuxiatu juduak ezkutuan ematea eragozteko. Beldurrez, traizioz eta errepresioz betetako ingurunean, bere borroka bakartia erresistentzia ekintza bihurtuko da.
Klaus Haroren Pelikula Palm Springseko Zinemaldian estreinatu zen eta Tallinn Black Nights Film Festival jaialdian ere parte hartu du.
Ville Virtanen aktore finlandiarra sartu da Stillerren azalean. Bere ibilbidean zehar pertsonaia ugari antzeztu ditu, eta bereziki ospetsua da ‘Bordertown’ telesailean Kari Sorjonen polizia-inspektorearen papera egiteagatik.
Proiektuaren aurrekontua 4,6 milioi eurokoa izan da, eta Estonian eta Finlandian filmatu dute.
Gainerako aktore zerrendan Nina Hukkinen, Kari Hietalahti eta Hannu-Pekka Björkman ageri dira besteak beste.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial

Declaran procedente un despido por no ir al trabajo tras cambiar la empresa las vacaciones

