BABESLEDUN EDUKIA

Ondarroan, Larrabetzun eta Mañarian Andramari jaietaz gozatzeko prest dira

Bizkaian ere asko dira abuztuaren 15 honen inguruan jaiak ospatuko dituzten herriak. Horien artean daude Ondarroa, Larrabetzu eta Mañaria, Bizkaiko kostaldea eta barrukaldea jai giroz beteko dituzten herrietako hiru.

Ondarroan aste osoko egitaraua prestatu dute.
Ondarroan aste osoko egitaraua prestatu dute. (Monika DEl VALLE | FOKU)

Ondarroan iritsi zaie Leokadiari ongietorria egiteko ordua eta aste osorako egitaraua prestatu dute aurtengo andramaixetako, ohiko danborrada, kalejira, kukaña edo marmitako lehiaketekin.

Astelehenean jubilatuen eguna eta asteartean Txintxirrika eguna ospatu ondoren, asteazken honetan (abuztuak 13) Gazte eguna izango dute. Horrela, goizeko lehen orduan kamiseta salmenta egin ondoren, eguerdiko 12etan Turubiren jaitsiera egingo dute eta eguerdian, gazte bazkaria. Arratsaldean, gazte jokoak egingo dituzte, baita txosna irekiera ere. Iluntzerako, Mugi Panderoa taldearekin erromeria, Kresala elkartearen danborrada eta Kafeatzean kontzertuak daude iragarrita.

Ostegunean, abuztuak 14, Elkartasun Eguna ospatuko dute Ondarroan, goizeko txistularien kalejirarekikn, sortzaileen azokarekin, Bizkaiko albokarien kalejirarekin eta "Askatasuna!" manifestazioarekin. Herri bazkariaren ondoren, futbola, antzerkia, bertso-saioa, karaokea, kale-animazioa, kalejira eta erromeria izango dira. Gauerdian, Kortxeleko mamuen ohiko jaitsiera egingo dute eta ikurrinaren igoera. Aurtengo omenduei (saharar herriaren aldeko Yaalah elkartea) gorazarrea ere egingo zaie eta ondoren, kalejira abiatuko da Kresalako bandarekin. Eguna amaitzeko, Itzal taldearekin erromeria eta Kafeatzean kontzertuak izango dira La Fulana, Labar DJ Juseff eta Lumatzak taldeekin.

Ostiralean Andra Mari eguna ospatuko dute, larunbatean kuadrilla eguna, eta igandean Arrantzale Eguna. Gauerdia baino ordu laurden lehenago egingo duten Kortxeleko mamuen igoerarekin, zezen suzkoarekin eta kontzertuekin emango diete amaiera Ondarroan aurtengo jaiei.

Informazio honen babesleak: Ondarroako Udala, Anaitasuna taberna, Ateun harategia, Korpion, Conservas Ortiz, Zubi-Zahar ikastola, Zabala MT.

Txupinazoaren ondoren, txistularien kalejira abiatuko da Larrabetzuko kaleetan barrena. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Larrabetzu

Lea-Artibai eskualdetik Txorierrira jauzi eginez, duela bi aste Larrabetzun gazte egun arrakastasua ospatu zuten eta orain andramarien txanda iritsi zaie udalerri honetako biztanleei. Txupinazioa, hain zuzen, Hori Bai gaztetxeko kideek botako dute ostegun arratsaldean, eta jai egitaraua larunbatera arte luzatuko da (abuztuak 16).

Hala ere, jai ekitaldiak asteazken honetan bertan hasiko dira (abuztuak 13). Arratsaldeko ume eta helduen futbol txapelketen ondoren, herri afaria egingo dute eta, jarraian, Kantuz Kantu jaialdia herriko musikarien eskutik.

Ostegunean (abuztuak 14), txupinazoaren ondoren, herriko txistulariek dantzan jarriko dituzte herriko plazara hurbildutako guztiak, baita Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltz pertsonaiak ere. Ondoren, Ustekabe txaranga, diskodantza eta Bide Batez erromeriaren txanda izango da.

Ostiralean (abuztuak 15), egun osoko egitaraua prestatu dute, honako ekitaldi nagusiekin: kalejira, Bizkargi dantza taldearen emanaldia, Ustekabe txaranga, karrozak, Terrasako castellers taldea, Zirkinik Bez erromeria eta DJ Remy.

Azken egunean (larunbata 16), kalejirarekin zabalduko dute eguna eta ondoren ez dira faltako puzgarriak, Kantarrana Band taldearen emanaldia, umeen bazkaria, sukalki txapelketa, umeen jolasak, poteo rallya, Elektrotxorongo taldea, dantza lehiaketa eta Trikizio erromeria.

Informazio honen babesleak: Aretxabala herriko taberna, Etorki taberna, Gazteleku taberna, Irusta taberna, Sarrikola okindegia.



Mañarian, azkenik, abuztuaren 14tik 16ra ospatuko dituzte aurtengo Andra Mari jaiak. Txupinazoa ostegun eguerdian botako dute, Pitxitxiri harrera egin ostean, eta aurtengoan Kirikiño abesbatzari egokitu zaio suziria botatzea, 40 ure bete baitira taldea sortu zenetik.

Hiru egun horietarako, jai batzordeak adin eta gustu guztiei zuzendutako egitaraua prestatu du, eta ez dira faltako herri bazkaria, igel, mus eta briska txapelketak, gazte olinpiadak, pilota partidak, umeentzako ekimenak, bakarrizketak, paella txapelketa...

Musika eskaintzari dagokionez, ostegunean Kaos Etiliko, Eskabidean eta Malakias MX3 taldeen kontzertuak izango dira, ostiralean Ruper Ordorikaren txanda izango da eta larunbatean, Altxa Porru taldearen erromeriak girotuko du gaua.

Informazio honen babeslea: Mañariko Udala.