
Asteazken honetan Iruñeko Merindadeetako plazan antolatutako elkarretaratzean, ‘villavesen’ langileek Iruñerriko Mankomunitatearekin edo Moventis enpresarekin lan hitzarmena inguruko negoziazioa berriz hasteko borondatea adierazi dute. TCC Moventisen enpresa batzordeak bien jarrera kritikatu egin du eta akordio batera heltzeko asmorik ez dutela erakutsi ziurtatu du.
Sanferminetan mobilizazioak gelditzeko eskakizuna entzun eta errespetatu egin zutela adierazi dute, baina festen ostean lan baldintzen inguruan hitz egiteko aukera egongo zelakoan. «Mobilizazioak eta lanuzteak gelditzeko eskatu ziguten, gelditu egin ditugu eta inork ez digu deitu, inork ez du mahai batean eseri nahi izan negoziatzeko», jakinarazi du Juanan Aldudok, TCC enpresa batzordeko ordezkariak.
Uztailaren 15etik ez da greba egunik izan, baina egoera ikusita hurrengo hiliabeteetan lanuzteak berriz abiatzeko intentzioa dute ‘villavesetako’ langileek. «Iraila hurbiltzen ari da, ikastetxeak hastera doaz eta mobilizazioekin berriro hasiko gara», ohartarazi nahi izan du Aldudok.
Negoziazioak berriz hasteko momentua abuztuan zehar dela azpimarratu du, konponbide bat ahalik eta azkarren lortu nahi bada behintzat. Datorren hilabetean egingo dituzten aldarrikapen ekintzei dagokienez, lanuzteak egingo dituztela ziurtzat eman du, oraindik partzialak edo osoak izango diren erabaki ez duten arren.
Bartzelonara?
Epe motzera baldintzak aldatuko ez balira, enpresa batzordeko kideek beren protestak eta aldarrikapen ekintzak Bartzelonan dagoen Moventis enpresaren egoitza nagusira eramateko asmoa ere badute.
‘Villavesetako’ langileek ezinbestekotzat jotzen dituzten eskaeren artean 2012. urtetik aurrera galdutako KPIa berreskuratzea eta bajen tratamendu egokia lortzea daude. «Gastroenteritisa edo gaixotasunen bat dugunean, ezin dugu lanik egin, ezin garelako komunera joan», jarri du adibide.
TCC enpresa batzordeko ordezkariak hiritarrei emandako babesa eta enpatia eskertu nahi izan die. «Gure borroka eta aldarrikapenak bidezkoak direla ulertzen ari dira», ziurtatu du, Sanferminetan eginiko lanuzteak gogoan.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
