
Realak eta Baghdadi Capital enpresak ek indarrak batzeko eta elkarrekin lan egiteko akordioa lortu dute denboraldi honetatik aurrera. Aliantza horri esker, Baghdadi Capital talde txuri-urdinaren babesle nagusi bihurtu da, hiru denboraldiz indarrean egongo den akordio batean, talde txuriurdinak jakitera eman duenez. Akordioa ostegun honetan sinatuko da 15.00etan.
Akordioaren arabera, Baghdadi Capital gizonezkoen lehen taldearen kamisetaren aurrealdean egongo da. Anoetako estadioan eta Zubietako instalazioetan ere egongo da marka.
Baghdadi Capital «family office global» delakoa da, Estatu espainoleko %100eko kapitalarekin eta sektore anitzeko ikuspegiarekin. Baihas Baghdadi enpresariak sortu zuen 2023an, eta hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia du nazioarteko finantza-sektorean. Taldeak enpresa-finantzaketan espezializatutako konpainiak biltzen ditu, baita sektore estrategikoetan ere, hala nola higiezinetan edo inbertsio estrategiko selektiboetan, errentagarritasunean eta gizarte-konpromisoan oinarrituta.
«Akordioa beste urrats bat da Realaren nazioartekotze-estrategian, eta, horrela, finantza- eta enpresa-arloko funtsezko eragileekin duen aliantza-sarea zabaltzen du, gorabidean dauden eta etengabe eraldatzen ari diren merkatuetan duen posizionamendua sendotuz», nabarmendu du talde txuriurdinak.
Aperribay: «Oso pozik gaude»
«Oso pozik gaude akordio berri honekin eta eskerrak eman nahi dizkiogu Baghdadi Capitali. Ikuspegi berri honek arlo guztietan eta batez ere nazioartean lehiakorragoak izateko aukera emango digu», adierazi du Jokin Aperribay Realeko presidenteak.
«Baghdadi Capitalentzat, kirola ez da soilik ikuspen-ibilgailu bat, baizik eta konpainia gisa definitzen gaituzten balioen isla: etengabeko lana, diziplina, erresilientzia eta epe luzerako ikuspegia. Reala babestea ohorea da, baina baita erantzukizuna ere: erakunde eredugarri bati laguntzea etorkizunerako bidean, elkarrekiko errespetuan eta bikaintasunarekiko konpromiso partekatuan oinarritutako harremanetik abiatuta», dio Baihas Baghdadi Capital Baghdadiren presidente exekutiboak.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
