
Mamadi Diakite (Conakri, 1997) ginearra Baskoniako jokalari berria bihurtu da astelehen honetan eta 2027ra arte sinatu du kontratua. Fitxaketa honekin talde gasteiztarrak bere barne jokoa indartzeaz gain, «energia, fisikoa eta esperientzia» duen jokalari baten aldeko apustua egin du Paolo Galbiati gidari duen Baskoniak.
Gineako hegal-pibotak NCAAn ekin zion bere ibilbideari Virginia Cavarliers taldearekin, eta NBAn debutatu zuen Miwaukee Bucks taldearen eskutik, non eraztuna irabaztea lortu zuen 2020-21 denboraldian, hala ere ez zuen protagonismoz gozatzeko aukera izan. Oklahoma City Thunder, Cleveland Cavaliers, San Antonio Spurs eta New York Knicks izan dira bere taldeak Ipar Amerikako txapelketan, bertan 66 partida jokatuta lurreratu da Gasteizen.
Diakite proiektu urdin-gorriaren seigarren fitxaketa da uda honetan, Clément Frisch, Rodions Kurucs, Rafa Villar eta Spagnolo, ordena horretan iritsi ziren 2028ra arteko kontratua sinatuz lauek. Abuztuaren hasieran Hamidou Diallo batu zen klaseko berrien klubera eta azken orduetan Mamadi Diakite, biak datozen bi denboraldietan entrenatzaile italiarraren agindupean egongo dira.
Duela egun batzuk Italiako ‘Quotidiano Sportivo’ egunkarian adierazi zuen Galbiatik denboraldi honek «erabateko aldaketa» ekarriko duela eta horren bila ekingo dio jadanik taldea indartuta.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
