.jpg)
Eguzkik Ingurumen Fiskaltzan salatu duenez, abuzutaren 14an, ontzi ezezagun batek tona bat boga edo boba (Boops boops) «legez kanpo bota zuen» uretera Monpasetik gertu, Donostian.
Deskarte edo arrantza-bazterkin honen egileak identifikatzeko eta erantzukizunak zehazteko eskatu du Eguzkik. «Izan ere, gure ustez, egindakoa baliabide naturalen eta ingurumenaren aurkako ustezko delitu izan daiteke, Zigor Kodearen 325. artikuluan tipifikatuta dagoena, eta, subsidiarioki, faunaren aurkako delitu bat, 335. artikuluan tipifikatuta», adierazi du ohar baten bidez.
Gogora ekarri duenez, «2019ko urtarrilaren 1etik indarrean dago arrantzan harrapatutako guztia lehorreratzeko agindua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduak aurreikusitakoaren arabera». Honen helburua «deskarte edo bazterkinak pixkanaka murriztea» da.
Eguzkik nabarmendu duenez, «hamaika izan baitaitezke arrain bat arrantzatu ondoren berriz ere uretaratzeko arrazoiak (gutxieneko neurria ez izatea, espezieak plazan preziorik ez egitea, kuotarik ez izatea…), baina garbi dago praktika honek arrantza-baliabideak eta ekosistemak nabarmen kaltetzen dituela».
Hala ere, araudiak salbuespenak eta malgutasunak aurreikusten ditu, eta, horien ondorioz, legezko arrantza-bazterkinek ohikoak izaten jarraitzen dute. «Baina, gure ustez, salbuespen eta malgutasun horietako bat bera ere ezin zaio Monpaseko deskarteari aplikatu. Deskarte horrek, aipatutako EBko Erregelamendua ez ezik, Estatuko Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 26ko 3/2001 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ere urratzen baititu», argudiatu du talde ekologistak.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
