«Bart gauean, Ernaik Txikiren eta Otaegiren omenez egindako murala erasotu dute», jakinarazi du Durangoko Ernaik. Bi militanteen aurpegiak zituen muralak, «Zuen borrokak darrai. Ekin eta bultza askatasunera» jartzen zuen jarraian, eta asteazken goizaldean beltzez margotuta eta «Etarras» idatzita agertu da.
Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu zuten bi kideak duela 50 urte fusilatu zituztela gogoratu dute gazteek. «Beraien memoria gorde eta aldarrikatzea ez da erregimen faxista baten biktimei egiten zaien aitortza soila; askatasun guztien aldeko borrokaren oihua da. Batzuetan kontrakoa iruditu arren, gaur, zapalduak jarraitzen dugu. Gure memoriak eta askapen prozesuak mehatxupean jarraitzen dute. Horren erakusle da bart gaueko erasoa, eta azken urtean Durangon bizitako beste hainbat», adierazi dute gazteek.
Gertatutakoa «irmoki» salatu eta «eraso faxistek eta espainolistek» Durangon ez dutela lekurik gogoratu dute. Horregatik, Txiki eta Otaegiren murala berregingo dutela adierazi dute: Abuztuaren 21ean, arratsaldeko 18.30ean.
Bestalde, ‘Ekin eta bultza askatasunera’ lelopean Ernaik irailaren 14rako Donostian antolatutako mobilizaziora dei egin dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
