
Badira bost aste Realaren proiektu berria martxan jarri zela. Oso berria, aldaketa ugari egon baitira, aulkitik hasita. Alegia, Arturo Ruizek hitzegin du gaur prentsarekin Zubietan Maider Castillorekin batera, Euskal Herria Kopako finalerako hiru egun falta direnean eta astebete pasatxo F Liga hasteko. Entrenatzaileak onartu duenez, «ez da oraindik hobetzeko tartea dagoela, baizik eta oraindik eraikitzeko lana dagoela, oraindik hasten ari baitgara. Baina lehiatzen hasteko prest gaude, nahiz eta gure taldearen oinarriak hobetzeko eta finkatzeko ibilbide luze eta polita izan aurretik».
Talde hori asko berritu da udan zehar. Hamar dira alde egin duten futbolariak, izen garrantzitsuak barne. Eta egindako sei fitxaketeei, Intza Egiguren, Maren Lezeta, Julia Arrula eta Aiara Agirrezabala gazteen «igoerak» gehitu behar zaizkie. Gustora daude klubean osatutako koktelarekin, Emakumezkoen Futbol arduradunak aitortu duenez. «Garaiz hasi ginen lanean, aurrea hartzen saiatzeko eta, nolabait, aukeratu ahal izateko –esan du Maider Castillok–. Egin genuen lehenengo gauza barrura begiratzea izan zen, etxean geneukana ikusteko, asko eta ona dela, eta gure ustez minutu onak izateko eta F Ligan lehiatzeko prestatuta dauden jokalarien kontratua luzatu dugu. Eta oraindik jokalari prestaturik ez zeundela uste genituen posizioak eta profilak, kanpoan bilatu ditugu. Horrela, plantilla moldakorra eta lehiakorra egin dugula uste dut». «Barietatea» da, izan ere, «bilatu duguna. Profil desberdinak izatea, txapelketak partiden une desbedinetara eramaten zaituelako. Moldakortasuna bilatu dugu, profil desberdinak, Arturok joko-egitura desberdinekin lan egiteko aukerak izan ditzan». Bat egin du Ruizek, «oso pozik» dagoela esanez. «Talde moldakorra da eta etxeko jokalarien eta kanpotik etorri direnen arteko balantzea oso ona da. Talde oso orekatua da, ondo eraikia» eta ez dio «inolako beharrik» ikusten. «Plantilla dagoen bezala geratuko da», aurreratu du.
Material horrekin lan egitea da orain dagokiena. Lehen urratsak ezinhobeak izaten ari dira eta Ruizek «jokalariak jendaurrean zoriondu nahi» izan ditu, «pertsonalki egin dudan bezala. Kalitate tekniko oso handia dago eta, batez ere, talde bat bihurtu nahi diren jokalarien giza kalitatea. Taldea hazteko eta beren onena emateko jarrera handia erakusten ari dira. Ezer gehiago ezin du eskatu entrenatzaile batek».
Abiapuntu horretatik, entrenatzaile madrildarrak «klubaren balioak behar bezala ordezkatuko dituen eta nortasun propioa izango duen taldea» eraiki nahi du. «Horiek dira fokua jartzen ari garen oinarriak, jendeak ondo pasa dezala gurekin eta etortzeko eta animatzeko gogoa izan dezala. Zaleek taldeak ordezkatzen dituela sentitzea eta hemengo partida bakoitza gu guztiontzako ospakizuna izatea. Horretan ari gara gure energia jartzen. Konzentrazio, konpromiso, ilusio eta entrenatzen duguna proiektatzeko gogo handia duen taldea izan nahi dugu. Oso nortasun markatua duen taldea, baloiarekin eta baloirik gabe beti errekonozitu daitekena, egoera guztietan zer egin bear duen argi duena, ahalik eta talde helduena». Denboraldiaurrean, «antzeko alderdiak proiektatu ditugu partida guztietan eta horiek izango dira gure oinarriak. Partida hobeak eta okerragoak egon dira, baina horixe egin dugu. Oinarri horiek finkatu behar ditugu, gure oinarriak zein izan behar diren ulertu, baina asko aurreratu dugu dagoeneko».
Helburuak eta konklusioak
Helburu zehatzei buruz hitzegitea gehiago kostatu zai. «Proiektu berri batean zaila da helburu zehatzak finkatzea. Eraikitzen ari gara. Jokalari berri asko ditugu, harrobitik igo direnak, staffaren parte bat… Gure helburua nortasuna duen talde bat eraikitzea da eeta gure lana ahalik eta ondoen egitea egunero, entrenamendu eta partida bakoitzean. Jakina, ilusioa egiten digu ahalik eta gorenen amaitzea, mundu guztiari bezala, baina energia ahalik eta talde onena izaten jarriko dugu, horrek emaitzetara eramango gaituelako».
Maider Castillo pixka bat gehiago arriskatu da. Sekzioko arduradunaren ustetan, hastear dagoen denboraldia «oso lehiakorra izango da, urtetik urtera Liga hobea eta lehiakorragoa da. Espero dut Barcelona ohituta gauzkan nagusitasun horrekin ez ikustea. Eta hirugarren postu horiek pixka bat irekita egotea espero dut – erantsi du irribarrez-, denboraldi on bat egiteko gai izan gaitezen eta goiko taldeetako bat despistatzen bada aukerak izateko gai izan gaitezen».
Maila guztietan espektatibetatik oso urrun egon zen aurreko denboraldian ikasitakoari buruz hitzegitean ere busti da Castillo. «Denok dakigu urte zaila izan zela. Gauza asko ondo egin zirela uste dut, baina zerbaitek funtzionatzen ez duenean, hain ondo egin ez diren gauzak ere egon dira, jakina. Denok gara horren parte, denok dugu gure erantzukizuna, eta ikastea, nolabait reseteatzea eta danok batzea besterik ez da geratzen, hastear den ilusiozko denboraldiari aurre egiteko».
Ondorioak hausnartuta, azpimarratu du garrantzitsuena dela «talde teknikoa, jokalariak eta kluba eskutik helduta joatea eguneroko lan ona sortzeko. Koordinatuta eta erabat kohesionatuta lan egiten duen talde teknikoa izatea, aldagela ona izatea, pitzadudarik ez eukitzea. Teknikarien, jokalarien eta zuzendaritzaren artea kohesioa badago, jokalariek eguneroko horretan sinetsiko dute».
Edna Imaderen belauna
Kezka zehatzagoak daude epe laburrean. Batez ere Edna Imaderen arazo fisikoak, belaun bat ukituta baitu. Gaur bertan probak egingo dizkioten arren, litekeena da igandean Euskal Herria Kopako finala ez jokatzea, badaezpada, liga hasierara ehuneko ehunean iristeko helburuarekin.
Horrek ez du esan nahi Dulantziko partida (igandea, 12.00etan) bigarren mailan utziko denik. Arturo Ruizen esanetan, «ilusio handia ematen digu, Alavesen aurkako finalerdian argi utzi genuela uste dut. Lagunarteko guztiak axola zaizkigu, baina bereziki Kopa hau. Seriotasun eta ilusio osoz egingo diogu aurre».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

