
Hondarribiko aireportuaren aurka mobilizazio berriak abiarazi dituzte Hendaiako hainbat bizilagunek. Bertatik zein hondartza gainetik hegazkin gehiegi igarotzen direla salatu dute, eta hegaldi horiek «soinu kutsadura eta baita minbizia sor dezakeen keroseno euria» sortzen dutela adierazi dute kezkatuta. Gainera haien aburuz euskal kostaldetik igarotzearen arrazoi bakarra «paisaiaz gozatzeko» premia da eta ez beharrezkoa delako bertatik pasatzea.
Paco Durandeau, hendaiar bizilagunak, interneten abian jarritako ekimenari dagoeneko 500 pertsonatik gora batu zaizkio. Euren esanetan, hegaldi gehienak estatu Espainiarraren aldetik egin beharko lirateke, salbuespen eguraldi txarra dela eta, justifikatu beharko litzateke Ipar Euskal Herriko kostaren gainetik maniobrak egitea.
Gainera, udan Hendaian 100.000 biztanletik gora izaten direla ohartarazi dute, eta hondartza jendez lepo egoten dela. Ondorioz, erakundeei eskatu die hegaldi horiek %90era murrizteko eta, are gehiago, Durandeauk beste hiru bizilagunekin batera aireportua behin betiko ixteko eskatu diete frantziar eta espainiar Estatuetako eta Lakuako agintariei.
Hendaiako alkate Kotte Ecenarrok jaso dituen kexa «legitimoak» aurreko urte amaieran Parisera bidali zituela adierazi du, baina oraingoz erantzunik gabe jarraitzen duela. Era berean, Ecenarrok azpimarratu du aireportua ixteak «autonomia printzipioei kalte» egingo liekeela.
Indarrean dagoen protokoloa
1992ko espainiar eta frantziar Estatuen arteko protokoloa azpimarratu dute: bertan jasotzen da aire konpainiak «beharrezkoa ez bada» espainiar Estatuko ibilbidea erabili behar dutela eta Hendaia gainetik igaro behar duten hegazkinek 100 metroko altuera baino gehiago errespetatu behar dutela.
Azken urteetan, hegazkin berriek —Airbus, Embraer edo Boeing motakoek— zarata gutxiago sortzen dute, baina auzia berriz pil-pilean jarri da, eta 2026ko udal hauteskundeetan ere gai nagusietako bat izango dela ematen du. Hendaia Biltzen plataformak, esaterako, aireportuaren eztabaida bere programan sartzeko asmoa du.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
