
Patxi Francesek ez du Orioko Emakumezkoen Senior taldea entrenatzen jarraituko, Orio Arrun Elkarteko zuzendaritzak ostegun honetan ohar baten bitartez jakinarazi duenaren arabera. Aurtengo Euskaotren Liga amaitzeko falta diren bi estropadak –Ondarroan eta Getarian–, Kontxako banderako sailkapen estropada eta gauzak ondo, Kontxako Banderaren bi asteburuetan zuzenduko ditu Patxi Francesek mirotzen entrenatzaile karguan bere azken bost estropadak.
Lau urtez aritu da Orioko entrenatzaile lanetan, 2021ean iritsi baitzen, eta, bide horretan, Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabazi zituen 2022an.
Gaur egun, Orio bigarren dago taldea Euskotren Ligaren sailkapenean, 93, punturekin, Arraun Lagunak liderra 12 puntura duela eta atzetik segika doakion Tolosaldeak baino hiru puntu gehiagorekin. Aurtengo Euskotren Ligan bi bandera eskuratu dituzte oriotarrek, etxean bertan, Orion irabazitakoa bata; eta, Castroko uretan, bestea.
«Beti izango zara Orio AEko kide», aipatu du Orio Arraun Elkarteak Patxi Francesi agur esateko prentsa oharrean.
«Zikloak hasi eta bukatu egiten dira. Klubari ahalik eta lanik onena eman diot eta Orion egingo dudan ibilbidea ahalik eta ondoen amaitzen ahaleginduko naiz», adierazi du Patxi Frances Berak «Radio Euskadin» egin dituen adierazpenetan.
«Euskotren Ligan bigarren postua sendotuta amaitu nahiko nuke eta, noski, jakina nahiko nukeela Kontxako Bandera irabazita amaitzea. Baina bakarrak irabazten du hemen eta bistakoa da Arraun lagunak oso ontzi bizkorra dela. Saiatuko gara taldea ahalik eta ondoen ibili dadila eta onenak kale egingo balu, aurrea hartzeko prest egoten», adierazi du amaitzeko.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
