
Elordi eta Zabaletak irabazi dute Bilboko Aste Nagusiko txapelketa nagusia, finalean Artola-Iztueta bikotea menderatuta. Partidaren lehen erdian dantzan erabili dituzte arerioak (1-12) eta bigarrenean, gorriak oldarkorrago aritu diren arren, ezin izan dute hain maldan gora zeukaten markagailua guztiz irauli.
Gustora aritu dira Aspekoak, bikote oso sendoa osatzen dutela berretsiz, eta biak ala biak une oso onean daudela. Mallabiarrak gantxo ikusgarriak utzi zituen Bizkaia pilotalekuko ikusleen gozamenerako eta Etxarrengoari indartsuago nabaritu zitzaion. Gozatu egin zuen pilotaz, Iztueta sufriarazteraino.
Atzelari gaztea atzean iltzatzea lortu dute, hutsuneak behartu eta erasoan nahi adina egiteraino. Elordi oso fin aritu da erremateetan, 0-5ean gurutzatu duen gantxoak, abiadura zitalekoak, hauspotuta. Guztira, 9 tanto egin ditu airez. Gorriak pilotalekuan ezin aurkituta egon dira, urdinak 0-8raino joan direlarik. Mallabiarrak galdutako batekin estreinatu dute markagailua gorriek, batu duten bakarra lehen atsedenaldi luzean aurretik.
Kosta zaie erreakzionatzea gorriei, urdinei estrategiaren aurrean ezin asmatuta. Elordik oso ondo jokatu dute sake errematean ere, bai eta hutsuneak bilatu eta errematatzerako orduan ekimena hartuta. Arriskatzeko tartea ere izan du eta horrela ulertu daitezke 2-14koan txapara botatako horma bikoa, 4-14an, zabalean, arerioak ongi engainatu baina kanpora joandako pilotakada.
Bigarren atsedenaldira ere abantaila nabarmenarekin joan dira urdinak (6-18), gorrien markagailuko tanto guztiak beraien akatsak izan direnez, konfiantzaz beteta. Gorriek, galtzeko ezer ez zeukatela-eta, oldarkorrago jokatzen hasi dira orduan.
Azken txanpan hobeto ikusi zaio tolosarrari –egin ditu pare bat atzean (7-18 eta 11-19)– eta hauspotu da Baikoko bikotea. Benetako Artola bat kantxaratu da eta 9-1eko partziala egin dute (15-19), baina ordurako beranduegi izan da, Elordi eta Zabaletak garaipenaren bidea ongi marraztuta baitzeukaten.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
