
Greba egin ostean lortu dute Osasunaren dendako langileek enpresarekin hitzarmena adostea. Macron Retaileko 7 beharginek egiten dute lan Osasunaren dendan eta hainbat hilabetez enpresarekin negoziatzen aritu ondoren igande honetan egin dute greba, taldeak Sadarren jokatu duen Ligako lehen partidaren egun berean, hain zuzen.
ELAk ohar baten bidez zabaldu duenez, izenpetu berri duten hitzarmenarekin «lan-baldintzak nabarmen hobetuko» dituzte langileek. Hiru urteko indarraldia du akordioak, hots, 2025etik 2027ra bitartekoa.
Adostutakoaren arabera, aurten %10 eta % 12 bitarteko soldata-igoera izango dute eta datozen urteetan Nafarroako KPIaren araberakoa izango da igoera. Halaber, langileei antzinatasuna aitortuko diete, laurteko bakoitzean % 5eko igoera gehigarria ekarriko diena.
Gainera, urteko lanaldia 86 ordu murriztuko dute, ordu osagarriak legezko gutxienekora mugatuko dituzte eta egin eta hurrengo hilabetean ordaindu beharko dizkiete.
Horrez gain, funtzioen araberako lanbide-kategoriak aitortuko dizkiete eta urteko lan-egutegia, ordutegiak eta txandak zehaztuko dizkiete.
ELA sindikatuak «positibotzat» jo du akordioa eta azpimarratu du agerian geratu dela «langileen antolaketa eta mobilizazioa» direla lan-baldintzak hobetzeko bidea.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil
