1977ko abuztuaren 28an Arazurin gertaturikoa euskal memorian iltzaturik geratu da orain arte. Egun hartan, Iruñera zihoazen milaka lagun sakabanatzen ahalegindu zen Guardia Zibila, Askatasunaren Ibilaldiaren bukaera eragotzi nahiean. Irudi batzuek izaera mitikoa hartu dute, Telesforo Monzonena bereziki.
Fernando Alonsok ‘Etorkizuneko Artefaktua’ sailean gogoratu zuenez udan Euskal Herria zeharkatu zuen martxa izan zen Askatasunaren Ibilaldia. Euskal Herriko puntu ezberdinetatik lau zutabe abiatu ziren Iruñera bidean, 1.900 kilometroz ibili ziren Arazurira iritsi arte, tartean, nekeari aurre egiteaz gain bestelako oztopo, tartean polizialei, ere aurre eginez.
Bideo xume bat zabaldu dute zenbait lagunek urtemuga hau baliatuz, non duela 48 urte ibilaldiak zeharkatu zituen zenbait herri agertzen diren eta Monzonen irudi hura berrosatzen den. Bide batez, bi urte barru mende erdia beteko dela ekarri dute gogora.
Ibilaldiaren argazki historikoa hainbat txokotan jarri dutela agertzen da bideoan, eta alboan QRak jarri dituzte informazio osoa edonork eskuragarri izateko. Bideoaren off ahotsean ibilaldian parte hartu zutenen eta garaia gogoratzen dutenen hainbat testigantza jasotzen dira, alaitasuna eta gazteak azpimarratzen ditu batek, beste batek, «indar eta kohesio handia» zegoela une horretan nabarmentzen du, eta horrek eragin zuela aurrera egitea. Ezaguna egin den argazkiaren buru den Telesforo Monzon ere aipatzen dute: «Monzon mugimendu horrekin batera entregatu zen».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
