Lili Elbe
Aurten hamar urte beteko dira ‘The Danish Girl’ filma estreinatu zenetik. Lili Elberen ingurukoa da, sexua berresleitzeko kirurgia jaso zuen lehen emakume transgeneroetako baten bizitza kontatzen duena; haren rola Eddie Redmayne aktoreak (gizon zisgeneroak) antzeztu zuen.
Ordura arte ohikoa zen transexualak ez ziren aktoreek pertsonaia transak antzeztea; Hillary Swankek (‘Boys Don't Cry’) eta Jared Letok (‘Dallas Buyers Club’), esaterako, arrakasta handia lortu zuten Oscarretan horrelako pertsonaiak gorpuztuz. Orduz geroztik, zorionez, zinemak aurrera egin du pixkanaka, sexu-aniztasunaren eta pertsona transen ordezkaritza handiagorantz.
‘The Danish Girl’ nahiko arrakastatsua izan zen arren (Oscar sarietan 5 izendapen jaso zituen), hasieratik eztabaida piztu zuen: egokia al da gizon zisgenero batek emakume trans bat antzeztea?
Hamarkada bat beranduago, Redmaynek berak –Hollywooden ohikoa ez den zintzotasunez– erantzun dio galdera horri. BBC kateari emandako elkarrizketa batean honakoa aitortu du: «Ez, gaur ez nuke paper hori onartuko. Asmo onenarekin egin nuen, baina uste dut akatsa izan zela. Pertsona transek euren istorioak kontatzeko aukera izan beharko lukete».
Horrela, aktoreak aitortzen du bere erabakiak eztabaida askoz zabalago batean izan zuela eragina: pertsona transen eta, oro har, LGTBIQ kolektiboaren ordezkaritza zintzo eta errealista behar dela zineman.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

