Lore bat, zauri bat

Arantza Arrutik utzi gaituela dioste eta, mendira begira, lore eder bat falta delaz ohartu naiz. Batzuetan txuria, gorria besteetan, baina beti ederra, galanta, dotorea.
Arantza gugandik aldendu da eta Euskal Herriko mendi, baso eta zelaiak lore eder hori galdu dute. Baina neska horren indarra ezagututa Euskal Herriko zeru gainean guretzat daukagun izarrean, han eraingo zuelakoan nago, egiazko abertzale guztion malkoekin ureztatua.
Han dago, jada, aurretik joandakoekin. Han izango da Goio, Jon, Txomin eta beste guztiekin.
Eta bertan, izar agian txiki baina gure bidea argitzen duen horretan bizitza osoan sufritu duen zauria sendatzeko aukera izango du, gure herriari begira askatasunaren bidean aurrerapauso galantak ematen diharduela ikusirik askatasun eguzkia basotik urten arte.
Lore batek utzi gaitu eta gaur zauriturik gaude baina lore eder horren ametsa geure egin dugu. Eta bide horretan ez diogu huts egingo Arantzari. Ez horixe!
Xalbadorri egindako txistuen murmurioa entzuten da oraindik, ia 60 urte ondoren

EH Bildu refuerza su acción política con la aportación de David Fernàndez

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

Tres personas fallecidas en un accidente laboral en una instalación ganadera de Pitillas


