
Abuztuaren 31an, gaur bezelako egun batez duela 212 urte tropa portugaldar eta ingelesek, espainiarren babesarekin Donostia erre eta herritarren aurkako sarraskia egin zuen. Donostiako hiribilduan bizi ziren 5.000 herritarretik 1.600 (%32) hil ziren sarraskiaren ondorioz, militarrek hilda, goseak jota edo izurriteek eraginda hain zuzen ere. Larunbat iluntzean gertakari hori gogoratu zuen Donostia Sutan 1813 elkarteak beste eragile batzuekin elkarlanean. Alde Zaharrean barna egindako antzerkiaren bidez berreskuratu nahi izan zuten hiriko memoria historikoa.
Hiriguneko Alde Zaharrean egin zuten aurtengoan ere herri antzerkia, garaiko herritarrez jantzita batzuk, militarrez besteak, eta nola ez, suak ere izan zuen merezitako presentzia. Hala ere, aurtengoan 1813ko gertakariaz gain Israel Gazan egiten ari den genozidioak ere izan du presentzia.

Plaza Berrian amaitu zuten ekitaldia Donostiako sarraskian hildakoak eta Palestinako herritarrak gogoratuz, dantzaren eta musikatuta hitzen bidez eman zioten amaieran, bereziki Gazan hildako haurrei leku eta ohore eginez.
Abuztuaren azkena
1813an goizaldera heldu zen lehen erasoa militarren partetik, eta hurrengo orduetan hiri osoa erasotu zuten, erre, suntsitu, lapurtu eta setiatu egin zuten. Ezin aipatu gabe utzi, hiriko hamarnaka emakume bortxatuak izan zirela.
Eta atzoko ekitaldian sarraski horretan gertatutakoak ahanzturan ez erortzeko saiakera egin zutela adierazi zuten, egungo zenbait sarraskiri ere erreferentzia eginez: «Gizarte zibil honek, beste behin ere, justizian eta herrien arteko errespetuan oinarritutako mundu baten alde dihardu. Horregatik, gure ahalmenen barruan, Donostian 1813an gertatutakoaren aurrean, urte hauetan guztietan isilik egon direnak salatzen jarraituko dugu, eta aldi berean, Gazako genozidioaren borreroak eta horien konplizeak salatuko ditugu».


El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
