
Behar bereziak dituzten adin txikikoen gurasoek elkarretaratzea egin dute Donostian, Aspaceren zerbitzuak izango dituen murrizketen aurka protesta egiteko. Elkarteak 2 eta 20 urte bitarteko desgaitasun larria duten haur eta gazteak artatzen ditu eta ikasturte berriko egutegian 33 egun gutxiago sartu dituzte; hau da, 2024-2025 ikasturtean 213 egunez jaso zuten zerbitzua aurten 180 egunez besterik ez dute jasoko.
SER irratian hainbat gurasok elkarrizketa eskaini eta aferaren xehetasunak aletu zituzten. Besteak beste, azaldu zuten garraioan murrizketak egin zituztela duela hainbat hilabete, ekainaren 23tik. Ondorioz, egon dira hainbat ume ezin izan direnak zentroetara joan familiek ezin dituztelako eraman eta ordutik ez dutenak zerbitzua jaso.
Egutegi berria planifikaziorik gabe, bestelako aukerarik gabe eta gardentasunik gabe prestatu dutela salatu zuten orduan gurasoek, kontuan hartu gabe 33 egun horiek behar bereziak dituzten umeen garapenean funtsezkoak direla.
Gurasoetako batek azpimarratu zuen Aspacek ez duela ohiko eskolaratze zerbitzua ematen, baizik eta behar bereziak dituzten umeentzako zerbitzu espezializatua, menpekotasun handia duten gaztetxoak baitira. Aspacen fisioterapia, logopedia, hidroterapia eta terapia okupazionala egiten dute, beharrezkoa haur eta gazte hauen ongizaterako.
Orain arte urtean hilabete eta erdi besterik ez zuten ematen, guztira, zerbitzua jaso gabe. Aurrerantzean, ordea, hiru hilabete baino gehiago emango dituzte, denetara, beharrezko dituzten terapia horiek gabe.
Umeei ez ezik, gurasoei ere eragiten die murrizketak. Izan ere, horren desgaitasun handia duten ume eta gazteak izanda, ezin dituzte udalekuetan edo senide zein lagunen esku utzi, prestakuntza espezializatua duten profesionalek soilik artatu ditzakete eta.
Hori dena salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Donostian, Gipuzkoa Plazan, ikasturte hasierarekin batera. Azpimarratu dute arrazoi ekonomikoak daudela aferaren atzean.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
