
Mirentxu Loyarteri (Iruñea, 1938 - 2025eko irailaren 3a), euskarazko zinema zuzendari eta gidoilariari, azken agurra eman zaio asteazken honetan Iruñeko hilerrian.
Bi lan nabarmen filmatu ondoren, ahanzturan gelditu zen Iratxe Fresnedaren ‘Irrintziaren Oihartzunak’ lanak euskal zinemagintzaren aitzindaritzat aldarrikatu zuen arte. Are gehiago, Loyarte lehen euskal emakume zuzendaria kontsideratzen da.
Zinema Frantziarraren Kontserbatorioan ikasi zuen eta 60ko hamarkadatik aurrera euskal zinemagintzak hasi zuen mugimenduaren parte izan zen, Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxea bezalako egileekin batera. Aldarrikapen politikoak eta kulturalak bat egiten zuen mugimendu honetan.
70eko hamarkadan ariketa zinematografiko arras ausarta egin zuen, Ikuska proiektuaren barnean, ‘Irrintzi’ (1978) izenekoa, gure identitate kolektiboaz hausnartzen duen ikus-entzunezko metaforiko berritzailea. Film horrekin Estatuko zinematografiako kalitatearen saria irabazi zuen; «eta hori ez da gutxi lan esperimental batentzako, euskaraz egindakoa eta politikoki eta formalki oso ausarta izanda, gainera. Bazegoen istorio interesgarri bat», Iratxe Fresnedaren esanetan.
Era berean, 1981ean ‘Euskal Emakumeak-Ikuska 12’ filmatu zuen, XX. mendearen amaierako gizartean emakumeak betetzen zuen espazio soziopolitikoa erakutsiz. Javier Aguirresarobek, aurrekoan bezala, argazkigintzaz arduratu zen.
Euskaraz egindako bi lan horiek aitzindari bihurtzen dute Loyarte, euskarazko film bat filmatu duen lehen zuzendaria izan baitzen. GARAk, 2016. urtean, Ikuskako egileak elkartu zituen Tabakaleran. Bilkura historikoa izan zen.
80. hamarkadan erbesteratu behar izan zuen, eta zinegile legez hasitako ibilbideari amaiera eman zion, kulturari lotuta jarraitu zuen arren.
Luzaroko isilunearen ostean Iratxe Fresnedak bere lehen filmearen protagonista bihurtu zuen. ‘Irrintziaren ohiartzunak’ (2016) lanean bere urratsak jarraitu zituen. Bilboko Zinema Ikusezina nazioarteko jaialdian euskaraz egindako lanik onenaren saria jaso ondoren, NAIZi eskainitako elkarrizketan, hauxe zioen Iratxe Fresnedak: «Hasieran Loiarteren lanengatik piztu zitzaidan interesa; gero pertsonaiara iritsi nintzen».

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz
