
Jende ugari bildu da ostegun arratsalde honetan Bilboko Arriaga Plazaren aurrean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitutako elkarretaratzean. Espainiar Vueltako asteazkeneko etapan atxilotu eta zauritu zituzten pertsonei elkartasuna adierazteko eta «Israelen eta haren konplizeen aurkako borrokak ugaritzeko» deia egitea zuen helburu mobilizazioak.
Plataformak nabarmendu duenez, atzoko ekintza eta «protesta desberdinek eragindako presioari esker», La Vueltako antolakuntzak helmuga bertan behera utzi behar izan zuen. Zentzu horretan, atzoko eguna «Palestinako herriaren garaipentzat» jo du.
Horrekin batera, Israelgo «Estatu terroristak kirola oro har eta Israel Premier Tech taldea zehazki bere irudia zuritzeko» erabiltzen dituela salatu du. Horregatik, uste du beharrezkoa dela «haren eta haren konplize guztien aurka mobilizatzen jarraitzea».
Agintari instituzionalek «antolatutako kriminalizazio kanpaina» ere salatu du, eta «sionismoaren aurkako eta herri palestinarraren aldeko borroka eta elkartasun mota guztien zilegitasuna» aldarrikatu du.
Halaber, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren eskuetan «hainbat ekintzailek jasandako errespresioa» gaitzetsi, bai Nafarroako bai Bilboko etapetan.
Azkenik, «sionismoari eta hura sostengatzen duten mendebaldeko konplizeei aurre egiteko» eta palestinar herriaren borroka babesteko antolatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du. Hurrengo hitzordua Iruñean urriaren 4an antolatu duten manifestazio nazionalean izango da, Palestinarekin Elkartasuna plataformak adierazi duenez.

Más de 120 referentes de la cultura vasca apoyan una campaña para enviar placas solares a Cuba

La «intocable» isla de Kharg puede ser el punto de no retorno en Irán

Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras

El donostiarra Arkaitz Agote queda en libertad condicional tras 19 años en prisión




