
TOPA! Sagardo Egunaren XXXVIII. edizioak milaka lagun bildu ditu larunbat honetan Donostiako Konstituzio plazan, urtero legez. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak 2024ko uztako sagardorik onenak jarri ditu publikoaren eskura, guztira sei mila botila inguru. Eguraldi eguzkitsu eta beroa lagun, bertaratu direnek gogoz dastatu dute sagardoa, txorizo, bakailao tortila eta gazta pintxoekin lagunduta. Trikitilari eta bertsolarien emanaldia ere izan dira.
Sagardo dastaketaz gain, Sagardogileen Elkarteak ekoizleen jardueren berri emateko aprobetxatu dute eguna, hala nola sagarren zanpaketa nola egiten den artisau erara edo sagardoaren inguruan antolatzen diren esperientzia eta txango turistikoak –sagardotegietara bisita gidatuak %29 hazi dira denboraldi honetan–. 2025eko uztako lehen mostoa ere dastatzeko aukera izan da.
Horretaz gain, Juanjo Urruzola eta Begoña Etxabe (Urnietako Elutxeta Sagardotegia), Joxe Angel Gaztañaga eta Maria Angeles Garmendia (Andoaingo Gaztañaga Sagardotegia) eta Hernaniko Otsuenea sagardotegiko anaiei omenaldia egin diete.
12.30ean egin dute topa kopak altxata sagardo ekoizleek, erakundeetako ordezkari, gonbidatu eta omenduek.
Eneko Goia Donostiako alkatea; Turismo eta Merkataritza sailburuorde Jakes Agirrezabal; Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendari Arantza Ariztimuño eta Lakuako Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendari Nora Beltran de Otalora izan dira Sagardo Egunean, Astigarraga, Andoain, Hernani, Usurbil, Urnieta, Ataun eta Asteasuko alkateekin batera, besteak beste.
Iazko uztan Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako sagardogileek 1,2 milioi litro sagardo egin zituzten, bi miloi kilo sagarrekin.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
