Alberto Matxain
Iritzi arloko erredaktorea / Redactor de la sección de Opinión

Zabala eta Mariezkurrena II.a Larrazabal eta Rezustari 22-12 gailendu zaizkie

Zabalak eta Mariezkurrena II.ak ez zuten irabaztearen beharrik Caixabank Masters txapelketako finalaurrekoetara pasatzeko. Sailkatuta zeuden. Igande honetan, baina, Legutioko Garaita udal pilotalekuan nagusitu dira Larrazabal eta Rezustari 22-12 irabazita.

Larrazabal sakean, Rezusta, Zabala eta Mariezkurrena II.a atzean dituela.
Larrazabal sakean, Rezusta, Zabala eta Mariezkurrena II.a atzean dituela. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

CaixaBank Mastersaren finalerdiak zehaztuta geratu dira igande honetan: Elordi-Albisu / Zabala-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Imaz / Jaka-Zabaleta. Bi partida hauek ostiral gauean jokatuko dira, Iruñeko Nafarroa Arenan.

Igande honetako norgehiagokaren hasiera berdindua eta borrokatua izan da. Urdinek erritmo bizia ezarri dute lehen tantoetan eta 0-4ko partziala lortu dute. Jarraian, gorriak jokoa dominatzera eta partida hasierari buelta eman dioete, 7-4ra iritsi arte. Urdinek ez dute amore eman eta partida berdintzea lortu dute.

7-7ko berdinketatik aurrera, partida beste bat izan da. Gorriak partida dominatzera pasa dira, gehiago asmatu dute eta akats gutxiago egin dituzte, eta honi esker, partzial handirik gabe, abantaila handitzen joan dira.

Larrazabalek tanto ederrak egin ditu, baina, Rezustarekin batera, huts dexente egin dituzte, gorriek ongi jokatu eta akats gutxi egin dituzten bitartean, partida gorrien alde desorekatuz.

Finalaurrekoak

Larrazabal eta Rezusta kanporatuta, Jaka eta Zabaleta sailkatu dira, eta finalaurrekoa Altuna-Imazen kontra jokatuko dute. Beste norgehiagoka Elordi-Albisu eta Zabala-Mariezkurrena II.aren artekoa izango da.

Finalaurrekoak hurrengo ostiralean, irailaren 12an, Nafarroa Arenan izango dira, eta irabazleek txapela irailaren 14an lehiatuko dute, pilotaleku berean bertan.

B Serieko finala

Dario eta Eskiroz finalera B serieko finalera pasa dira Zubizarreta III.ari eta Bikuñari 22-9 irabazi ostean. Aise irabazi dute, partida hasieratik dominatuz. Irailaren 13an, Altsasuko Burunda frontoian jokatuko duten finalean, Agirre eta Eskuzari 22-14 irabazi zieten Etxeberria eta Morgaetxeberria izango dituzte aurrez aurre.

PARTIDAKO FITXA:

Iraupena: 53.46. Pilotakadak: 494. Sakez: 1 Zabalak, 0 Larrazabalek. Jokoan egindakoak: Zabalak 8 eta Marezkurrenak 2; Larrazabalek 9 eta Rezustak 0. Jokoan galdutakoak: Zabalak 1 eta Mariezkurrenak 2; Larrazabalek 9 eta Rezustak 3. Markagailua: 0-4, 7-4- 7-7, 9-7, 9-8, 13-8- 13-9, 15-9, 15-10, 17-10, 17-11, 20-11, 20-12, 22-12. Gorabeherak: Caixabank Masterseko partida, bote azkarra duen Legutioko Garaita udal pilotalekuan jokatua, Zabala eta Mariezkurrena II.a sailkapena lortuta iritsi dira partidara. Lehen sakea gorrientzat.