
Kazetaritzaren ajeak dira: arte erakusketa berri bat irekitzen denean, horren berri ematen saiatzen gara, batzuetan zabalago, beste batzuetan ahal dugun neurrian. Museoen ziklo naturalek bultzatuta, egun zehatz eta eskas batzuetan pilatzen zaizkigu... gure eta artearen zaletuei. Eta, gero, denboraren poderioz, ahaztuan erortzeko arriskuan gelditu daitezke ahaztezinak izan daitezken esperientzia hauek.
Gauzak azken egunerako uzten dituen horietakoak zarete? Udazkeneko erakusketen denboraldia hasi aurretik, galdu behar ez dituzun zerrendatxo hau osatu dugu, ikusi behar genituzkenekin, eta irizpide bakarra erabilita: berebiziko interesa izan dezatela eta aurki bukatuko direla lagin hauek. Noski, eskaintza zabalagoa da Euskal Herrian zehar. Baina hauek galtzen badituzue, agian damutuko zarete.
1. Abel Azconaren atzerabegiradarik zirraragarriena
Lehen mailako artista da Abel Azcona (Iruñea, 1988ko apirilaren 1a), izen propioa du performancearen nazioarteko panoraman. Iruindarra, hogei urteko ibilbidearen ostean, munduko arte garaikidean ahots erradikalen eta konprometituenetakoa bihurtu da, deserosoena ere, barruak mugiarazten dizkizu bere lanarekin: bere gorputzaren bidez, haurrei egindako tratu txarrak eta abusoak azaleratzen baititu. Bere esperientzia propiotik eta bere biografia latzatik abiatuta, erabat politikoak eta iradokitzaileak diren sormenak plazaratzen ditu Azconak.
Are gehiago, inor ez da hotz gelditzen Abel Azconaren performance batean. Irailaren 28ra arte dago zabalik ‘Monumentu bat familiari’ erakusketa antologikoa kontsideratu daitekeena, Gasteizko Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian, azken urteetan bere ibilbidea markatu duten performance-irudi eta lan esanguratsuenak eta gordinenak bildu dituelako. Ateak itxi aurretik, artistak hainbat proposamen interesgarri garatuko ditu: lehenengo, azken bisita bat gidatuko du ostegunean, hilak 11an, 18.00etan. Doan da, ez da izenik eman behar aurretik. Hori bai, kontuan izan, arrakasta handia izaten ari direla bisita gidatuak: abuztuaren 28an, adibidez, egin arratsaldeko bisita gidatura ehun bisitari bildu ziren.
Hurrengo ostegunean, irailaren 18an, zuzeneko performanceak egingo ditu. Goizean (10.00etatik 12.00etara, performance erako bisita gidatua), arratsaldean, berriz (17.00etatik 21.00etara), artistak hamabi performance labur egingo ditu, haietako batzuk berriak. Sarrera librea izango da 230 lagunentzako lekua bete arte. Gainera, hilaren 16tik 20ra, biak barne, Azcona Ur Biltegian egongo da erakusketa irekita dagoen ordutegian: bertan lan egingo du, bere libururako testuak idatziko ditu, bideoak eta materialak ikusiko ditu, amaren audioen transkripzio batzuk egingo ditu… Azken batean, erakusketan ‘biziko’ da.
Eta erakusketari bukaera emateko, iraileko azken asteburuan, 26tik 28ra bitarte, Azconak performancearen teoriari eta praktikari buruzko 24 orduko tailer trinkoa eskainiko du, ‘Artea autobiografia gisa’ izenburupean. Horixe da, halaber, artistak duela hamabi urte baino gehiagotik eskaintzen eta Marina Abramović Institutuak babesten duen metodo autobiografikorako aukeratutako izena. Partaideentzat izen-emate eskaerak jasotzeko azken eguna irailaren 14a izango da. Eta talde txiki bat osatuko du Azconak.
2. Chantal Akerman zinemagilea, gertutik
Ez gara Gasteiztik aterako, oraingoan ikusentzunezkoei lotuta eta abangoardiako zinemagintzan eragin handia izan duen emakume baten inguruan eraikitako erakusketa berezia bisitatu beharko genukelako Artiumen. Urriaren 19an bukatuko da ‘Irudiari aurre egitea’ Chantal Akerman (Brusela, 1950 - Paris, 2015) zinemagile belgikarraren unibertsoaren inguruan eraikitako proiektua.
Proposamen berezia oso da Artiumenekoa, emakume berezi honen tankerakoa. Jatorri poloniarreko familia judu batean jaioa, ama Auschwitzen egon zen, eta bere filmografiak gai zehatz batzuk ditu ardatz: bere biografia propioa, emakumeen bizi baldintzen begirada arretatsua, XX. mendeko traumen memoria pertsonal eta historikoa eta korronte nagusietatik at zinema egiteak dakarren deserrotzea. Bere lanik ezagunena ‘Jeanne Dielman, 23 Quai de Commerce, 1080 Bruxelles’ (1975) da, gaur egun klasikoa bihurtu dena. ‘New York Times’-en iritziz, «feminismoaren inguruko zinemaren historiako lehen maisulana» izan zen.
Claire Atherton (San Frantzisko, AEB, 1963) film editorea hiru hamarkada luzeetan lan egin zuen zinemagile belgiarrarekin, Akermanek bere buruaz beste egin zuen arte. Artiumerako prestatu duen instalazioak, Arkermanek errodatutako filmeetan oinarritatukoak dira. Goitik behera ezagutzen zuen bere lana eta pentsaera, ez soilik maila profesionalean, baita lagun minak zirelako.
3. Chiharu Shiotaren hariak
‘Nire etxea zurea ere bada / My house is your house’ izenburua du irailaren 28ra arte Bilboko Alondegian ikusgai dagoen erakusketa. Hau ere berezia oso: Berlinen bizi den artista japoniar hau munduko arte garaikideko figurarik nabarmenetako bat da eta, artilea material nagusia erabiliz, sortzen duen instalazioengatik da ezaguna.
Batzuetan deseroso suerta daitezke –espazio bat odola “daramaten” zain-sarez josi ditu; ikusgarria nola islatzen duen gaixotasunaren sentsatsioa–, beste batzuetan hunkigarria, artile gorriez “etxea” josten duelako. Memoriarekin ari da beti jolasten egile japoniarra, eta Bilbon ikusgai dagoena benetako murgiltze-esperientzia bat da.
4. Islandiako naturan murgiltzeko, Tabakalera
Irailaren 28ra arte dago zabalik Donostiako Tabakaleran Hlynur Pálmasonen (Hornafjörður, Islandia, 1984) erakusketa. Zinemagile gisa egin zen ezaguna nazioartean, iaz ere gure Zinemaldian epaile legez egon zen, baina bere jarduera bere lan plastikoarekin lotzen da... eta bizi den ingurunearekin biak. Tabakaleran ikusgai dagoen erakusketan Pálmasonen bi praktika horiek uztartzen dituen lehenengo erakusketa da hau, eta bertan hiru proiektu aurkezten ditu: lehena, ‘Lament for a Horse’ deitzen da eta zaldi baten deskonposizio-prozesua erakusten du, ‘Godland’ bere filmean ere agertu zena. Ikusgarria oso. Bigarrena, ‘One Winter’, Pálmasonek metalezko xaflak ebakita eta neguko hilabete luzeetan kotoizko oihalen gainean aire zabalean ipinita sortua da. Eta hirugarrena, “The Beginning and the End”, gizakiok planeten zikloen menpe gaudela erakusten du.
5. Lorak eta jantziak
‘Lorategi bat soinean’, Donostiako San Telmo museoan 28ra are ikusgai dagoen erakusketa, jantziak eta historia gustukoa dutenentzat ezin aproposagoa da. Baita edertasuna maite dutenentzat. Eta jantziak edo modak zein garrantzia duten gure egunerokotasunean ere erakusten digu. Hemen barrokoaren eta Ilustrazioaren artean ehungintzaren arloan sortu ziren lore motiboen bilakaera erakusten da.
Mujeres para la nueva temporada y la renovación de los veteranos museos de Bellas Artes
¿Y qué es lo que viene para la nueva temporada artística? Mucha artista femenina –una tónica que se está manteniendo en los últimos años y que, aún así, no termina de cerrar la grieta histórica producida por el silenciamiento de las mujeres artistas– y el ‘rejuvenecimiento’ de veteranos como los museos de Bellas Artes de Baiona y Bilbo. El primero, con la reapertura del edificio de 1970 en octubre; y el Bonnat-Helleu bayonés, cerrado desde 2011, que volverá a abrir sus puertas a finales de noviembre.
En lo que respecta a las mujeres, a partir del 16 de octubre el Guggenheim recuperará a María Helena Vieira da Silva (1908-1992) con ‘Anatomía del espacio’: estructuras laberínticas, mucho color y fragmentación en la paleta de la artista francesa de origen portugés.
El 29 de ese mismo mes, la Alhóndiga acogerá la antológica sobre los últimos 25 añosde Marisa González (Bilbo, 1943) con dos obras fundamentales en su trayectoria: las fotografías y los vídeos que documentan el desmantelamiento de la central nuclear de Lemoiz y la Panificadora de Bilbo.
En Artium, a partir del 7 de noviembre, estará la libanesa Marwa Arsanios y su serie ‘Who is afraid of ideology?’ (¿Quién tiene miedo de la ideología?), donde explora la lucha feminista y ecologista anticolonial e internacionalista.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

