
BDZk, Palestinaren okupazioaren aurkako Sare Solidarioarekin (RESCOP) batera, elkarretaratzea egin du astearte honetan, Iruñeko Gobernu Ordezkaritzaren aurrean, espainiar Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Errege Lege Dekretu bidez Israelgo Estatuari armak berehala enbargatzea onar dezala eskatzeko. Astelehenean Pedro Sanchezek iragarri zituen neurriak «berandu» datozela eta «ez direla nahikoak» uste dute.
Manifestariek bandera palestinarrak eta 'Embargo de armas ya. Konplizitaterik ez' lelopeko pankarta bat eraman dituzte. 'No es una guerra, es un genocidio', 'Dónde están, no se ven, las sanciones a Israel', 'Israel asesina, Europa patrocina', 'El pueblo palestino elige su destino' y 'Desde el río hasta el mar, Palestina vencerá' oihukatu dituzte.
BDZk elkarretaratzean baieztatu duenez, 2025eko otsailetik maiatzera bitartean Israeletik arma eta munizio gehien inportatu dituen Europar Batasuneko herrialdea izan da Espainia. «Gobernuak ez ditu bere legeak betetzen, gezurretan ari da Israelekin dituen harreman militarrei buruz, eta herri palestinarraren aurkako genozidioaren konplize aktiboa izaten ari da» salatu du.
Israelen muturreko indarkeriaren aurrean, BDZk nabarmendu du «ezin dela Palestinarekin hitzez bakarrik egon». «Hitzek eta adierazpenek ez dute genozidioa geldiarazten. Egitate zehatzak behar dira, eta hauek harreman militar oro etetea dira, Israeli ekonomikoki eta materialki genozidio hau mantentzea ahalbidetzen diona baita», azaldu dute.
«2023ko urritik 94 Ministro Kontseilu izan dira. Laurogeita hamalau aukera Gobernuak Israeli arma enbargoa onartzeko. Laurogeita hamalau aldiz aukeratu du itsuarena egitea eta konplize izaten jarraitzea. Gaur 95. Ministro-Kontseilua da eta hemen gaude gaur egun hori onartzea eskatzeko. Palestinak ezin du gehiago itxaron!», adierazi du BDZk.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
