
Nepalen zebilen Alex Txikon mendizalea azken egunetako gazte matxinada lehertu denean, zeinaren ondorioz jada 20 bat lagun hil eta lehen ministroak dimisioa eman duen. Etxerako bidea hartu aurretik, Katmandu hiriburuan bertatik bertara ikusi ahal izan duena azaldu du Euskadi Irratiko mikrofonoetan. Aireportuko bidean «gaua oso liskartsua» izan dela egiaztatu du, bidean «erre ez duten komisaldegirik» ez duela ikusi.
Nepaleko Armadak kaleak hartu dituela ikusi ahal izan du. Aurretik Poliziaren jazarpena oso bortitza izan dela nabarmendu du. Ezagutzen duen 13 urteko neskato bati tiroa eman diotela aipatu du eta zauritu larri asko dagoela eta, hildakoak azkenean 20tik gora izango direla aurreikusten du lemoarrak.
Askotan joan da Txikon Nepalera eta horregatik azken urteotako bilakaeraren lekuko izan da. Bere ustez, 1996tik 2006ra luzatu zen gerra zibilaren ostean egoera okertzen joan da etengabe, herritarren kaltean. Hauen egoera geroz eta larriagoa dela aipatu du, eta aldi berean agintarien ustelkeria «beti goraka eta goraka» joan dela. Une honetan denak eztanda egin duela antzeman du, «herriak ‘nahikoa da’ esan du» nonbait.
Mendizaletasunaren ikuspegitik, jada espedizioak bertan behera uzten ari direla jakinarazi du Txikonek. «Kantzelazio asko» gerta daitezkeela aurreikusten du eta honek Nepali sortuko dion kalteari erreparatu dio, herrialdearen dirusarrera ugari «turismotik» datorrelako.
Ikusentzunezko bat grabatzera joana zen Alex Txikon oraingo honetan. Larunbatean heldu ziren bertara eta astelehenean sutu ziren kaleak, gazteek aurrera eramaten duten protestan. Ustelkeria salatzen dute bereziki, eta sare sozialei ezarritako trabak ere izan dira pizgarri. Tiroka erantzun zaie, jada 19 hildako eraginez, baina protestan dihardutenak ez dira kikildu eta egoitza ofizial asko erre dituzte azken orduetan, tartean Legebiltzarrarena.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

