Steilas, LAB, ELA eta Sortzen sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu dira ostegun honen goizean, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko PAIk dakarren desitxuraketaren aurrean. Seme-alabak D-PAI ereduan eskolatuta dituzten familiek D hutsean ikasteko aukera izan beharko luketela adierazi dute 'Euskaraz ikasi nahi dugu! PAI ez' lelopean.
Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu diren sindikatuetako kideek gogoratu nahi izan diote Carlos Gimeno Hezkuntzako sailburuari Nafarroako Arartekoak ikasleei D eredu hutsean ikasteko eskubidea aitortu ziela.
Bertan bildu diren pertsonak esan dutenez, «Gimenok ez du jaramonik egin» eta «aldebakarrez eutsiko dio PAIren inposizioari». Neurri hori familien, euskalgintzaren, gehiengo sindikalaren eta Gobernua sostengatzen duten alderdien gehiengoaren kontrakoa dela nabarmendu dute.
Horrez gain, sindikatuek PSN alderdiak egoera honen aurrean duen jarrera kritikatu dute, UPN, PP eta Vox alderdiekin erabat lerrokatu dela esanez eta UPNk euskarari jarritako oztopoak areagotzen ari dela adieraziz.
Era berean, familia ugarik «izugarrizko diskriminazioa» pairatzen ari dutela salatu nahi izan dute, auzo edo herri jakin batzuetan bizitzeagatik. Azaldu dutenez, eskola mapa dela eta PAI eredua inposatzen ari zaie eta oraindik aurrera «zigorra handiagoa» izango dela adierazi dute, izan ere, zientzien irakasgaiak derrigorrez ingeleraz irakatsi beharko dira.
Arartekoaren gomendioa betetzea erraza dela jakinarazi dute, ingeleraz ikaratsi beharko duten irakasleek euskaraz dakitelako. Ondorioz, D eredu hutsean ikasteko eskubidea ukatzearen erabakia ulertezina iruditzen zaie eta politika «euskarafobikotzat» jo dute.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
