
Tabakoaren kontsumoak 63.000 heriotza baino gehiago eragiten ditu urtero Estatu osoan, eta ekidin daitekeen heriotza-kausa nagusia da mundu mailan; izan ere, tabakoa kontsumitu gabe, minbizi-kasuak %30era arte murriztu litezke.
Tabakoa kontsumitzen hasteko adina 14 urte da. Haurtzaroa eta nerabezaroa dira etapa zaurgarrienak, eta horietan errazagoa da osasunerako kaltegarriak diren jokabideak hartzea. Izan ere, tabakismo kasuen %80 18 urte bete aurretik hasten dira eta nikotinarekiko mendekotasuna dela-eta betikotu egiten dira.
Bizkaian, 156.375 pertsonak egunero erretzen du Minbiziaren Behatokiak egindako kalkuluen arabera. Horietatik %10 gazteak dira, 15 eta 24 urte bitartekoak, eta 2020 eta 2024 urteen artean, egunero erretzen duten gazteen kopurua %10 igo da, %11 tarteka erretzen dutenena.
Egoera horren aurrean kontzientziatu eta sentsibilizatu asmoz, pasa den maiatzean, Tabakorik Gabeko Munduko Egunarekin bat eginez, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak hainbat ekintza jarri zituen abian herri desberdinetan. Bermeon bat egin zuen Udalarekin eta Osakidetzarekin tabako-kerik gabeko udalerria lortzeko.
Horretarako, Bermeoko Udalerria Eusko Jaurlaritzaren Kerik Gabeko Euskadi Sarera batu da, eta, hala, Sagrado Corazón Ikastetxea, Eleizalde Ikastola eta CEP Bermeo – San Frantzisko LHI ekimenera atxiki dira, ikastetxe horien sarbideak seinaleztatuz.
Era berean, kerik gabeko espazio horien gaineko errespetua indartzeko eta tabakoak ingurumenean duen eraginaren gaineko kontzientzia pizteko, Minbiziaren Aurkako Elkarteak gymkana bat antolatu zuen, Udalaren, osasun zentroaren, Berton Merkatarien Elkartearen eta Sagrado Corazón Ikastetxearen laguntzarekin. Guztira 120 pertsona inguruk parte hartuko zuten, gehienak ikastetxe horretako ikasleak.
Tabakoa sare sozialetan
Minbiziaren Aurkako Elkarteak salatu nahi izan du tabako-industriak ere bere atzemate-estrategiak garatzen dituela sare sozialetan. Ildo horretan, garrantzitsua da adieraztea industriaren estrategiak direla eta, hamar gaztetik bederatzik ke digitala jasaten dutela sare sozialetan eta “on demand” plataformetan.
Ingurune digitala tabako-industriak eta beste enpresa batzuek tabako-kontsumoarekin lotutako produktuak (zigarro elektronikoak edo vaperrak, esaterako) zuzenean nahiz zeharka sustatzeko marketin-ekintzak garatzeko gune gisa aurkezten da. Sustapen-metodo horrek eragin handia du horrelako produktuak kontsumitzeko edo erabiltzeko erabakian, eta, dirudienez, gaur egungo erregulazioetatik ihes egiten du.
Elkarteak 2023an influencer-ek gazteengan duten eraginari buruz egindako azterketa batean, ikusi zen 18 eta 24 urte bitarteko 51 milioi gaztek jarraitzen dietela beren profiletan ke digitala erakusten duten eduki-sortzaileei. Gainera, 13 milioi gaztek baino gehiagok jaso zuten eragina, 2018 eta 2023 artean, tabako-produktuak erakusten zituzten edukiekin.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
