
Joseba Etxebarria Uriarte, euskaldun abertzale independentista, astearte honetan hil da, 69 urte zituela, gaixotasun larri baten ondorioz.
Larrabetzun 1956an jaio zen. Bertso munduan izen ezaguna zen. Izan ere, bertso eskolen hastapenetan buru-belarri ibili zen. 80ko hamarkadaren hasiera zen. 2000. urtean Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzailean parte hartu zuen. Horrez gain, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza batzordean ere aritu zen ondoko urteetan.
Agertoki gainean ere ikusi zuten bertsozaleek. 2021. urtean larrabetzuarra izan zen Moises Enbeitarekin batera Nerea Ibarzabal bertsolari txapeldunari txapela jantzi ziona. Gai jartzaile lanetan ere aritu izan zen askotan, Bizkaiko plazetan. Musikari eta kantari ere aritu zen. Eta aktorea ere bazen, aipagarria da berak jarri izana ahotsa ‘Dragoi Bola’ telesaileko Son Gokuri.
Bertso eskolen sortzaileetako bat izan zen, eta, gerora, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzan zein Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzailean aritu zen lanean.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
